2021/12/01

2021-11-12 HOSTOAK BILTZEN HH 2 URTE

     GURE LEHENDABIZIKO IRTEEERA IZAN GENUEN. POZ, POZIK ETA EMOZIOZ BETETA ATERA GINEN GELATIK. UDAZKENA DELA TA HOSTOAK BILTZERA ETA BERAIEKIN JOSTATZERA MARI ANTON PARKERA JOAN GINEN. HEMEN DITUZUE ATERATAKO ARGAZKI BATZUK.







2021/11/25

AZAROAK 25 HH

 Elkar errespetua, eta elkartasuna dira edozein biolentziari aurre egiteko gure eguneroko baloreak.

                                                   ZUEKIN GAUDE, ZUEKIN GARA




2021/11/05

GAU BELTZA HH5

 


AURPEGIA MARGOTUZ, ESKULANAK EGINAZ , BIZKOTXOA JANEZ. SUSTOAK HARTUAZ…  ZER ONDO PASA DUGU GAU BELTZA EGUNA!!!


GAU BELTZA HH2

 Kaixo, familia!


Dagoeneko ari gara poliki-poliki egokitzen eta lantxoak egiten. Gau beltzeko ospakizunean primeran pasatu genuen. Hemen dituzue argazki batzuk ikusgai:




HH 2ko tutoreak





2021/10/29

ASKIZU HH5 2021/10/20

 ALDAPAN GORA TIPI TAPA TIPI TAPA HEGO HAIZEA LAGUNDUAZ  ETA MOTXILA BIZKAR GAINEAN DUGULA ASKIZURA HELDU GARA.

ZENBAT AUKERA EDUKI DITUGU JOLASTEKO ETA ZE ONDO PASA DUGU!!!




 





2021/09/24

2021-09-17 HH5

 IKASTURTE BERRIAN OLAGARROAREN EZAUGARRIAK EZAGUTZEN, ESPERIMENTATZEN, USAITZEN, IKUTZEN ETA UMMMM!!! DASTATZEN ERE HASI GARA.




2021/06/18

UR FESTA

 Ikasturteari amaiera emateko urarekin sentzazio desberdinak bizitzeko aukera izan dugu.



ONDO PASA OPORRAK!!!







HH4-WE CAN PLAY THE BIG BASS DRUM

 This was our last concert to say goodbye to the school year. It's been a pleasure! Enjoy the summer!






2021/06/11

BASAKARTE


ZUMAIAKO BASERRIAK EZAGUTUZ TXANGO POLITA EGITERA IRTEN GARA, BERTAN ANIMALI UGARI IKUSTEKO AUKERA IZAN DUGU.


ZENBAT DISFRUTATU DUGUN IBILALDITXO HONETAN!!!


OPORRAK ONDO PASA ETA GOXATU!!!







 MAZEDONIA


FRUTA DESBERDINAK USAINDU, UKITU ETA DASTATZEKO AUKERA IZAN DUGU.

FRUTA MILA KOLORE MILA ZAPORE,  UMMMM!!! ZE GOXOA!!!







 

Kaixo lagunak!

Ikasturtea bukatzeko gure herriko baserri batzuk ezagutzera joan gara: Santa Klara, Andika, San Martin, Endañeta, Xarrondo Goikoa, Xarrondo Behekoa eta Iparre baserriak ikusi ditugu gure ibilbidean zehar. Santa Klaran hamaiketakoa egin ondoren bertako animaliak ikusteko aukera izan dugu: ahuntzak, behiak, oiloak.. primeran pasatu dugu animaliak ikusten!

Bazkaltzera Endañeta baserrira joan gara eta bertan ere nahiko jolas egin ondoren berriz ere eskolarako bidea hartu dugu, ibilbidea oso atsegina izan da eta poz-pozik bukatu dugu eguna!! Mila esker zuen etxeko ateak irekitzeagatik!!

 Hementxe duzue egunean zehar atera ditugun argazkien bilduma, gozatu!!




2021/05/19

HH5 YOGURRAK 2021-05-14

 Kaixo lagunak,


    Errezeta berri bat ikasi dugu oraingoan, errez-erreza eta goxoa: yogurra nola egin etxean. Osagaiak erosi, sukaldean prestatu eta hurrengo egunean dastatu ditugu yogur goxoak: UMMMM primerakoak atera dira! Animatu eta saiatu etxean egiten, hemen duzue eman ditugun pausuen bideotxo bat. 

Agur BENUR eta jan… YOGUUURRR!!!





ESPERIENTZIAK PILATZEN. HH2

    Hainbat adituri entzun izan diogu haurrek esperientzia,bizipen... anitzak beharrezkoak dituela bere garapenean aurrera egiteko.Hortan gabiltza gure txikiekin, horra hor bideoa erakusgarri.




2021/03/29

2021-03-23 eta 24 ASKIZURA IRTEERA HH5

 Kaixo lagunak,


Udaberria etorri dela ospatzeko zer hobea Askizura joatea baino!! Eguraldi ederrarekin abiatu ginen eta bidean gozatu genuen paisaiarekin, animaliekin eta zuhaitzekin. Askizun bertan ere jolasean primeran ibili gara, esku pilotan, soka saltoan, xomorroak aurkitzen, loreak biltzen... Hementxe dituzue argazki batzuk, denen gozamenerako. Hurrengoan gehiago, aguuurrr!!!



C:\Users\ir012921bz\Downloads\Photo from Izaro Arrona.jpg

2021-03-12 ARGIAREKIN JOLASEAN HH5

 Kaixo lagunak!

Oraingoan argiarekin jolasean aritu gara, gela ilunpean jarri eta linternak piztuta diskoteka bat zirudien harek!! Itzalekin jolasean aritzea ere asko gustatu zaigu.

Gainera hitz berri eta zail batzuk ere ikasi ditugu: ERREFRAKZIOA eta ISLADAPENA, besteak beste.

Baina onena primeran pasatu dugula!  Hementxe dituzue argazki batzuk, gozatu eta ikasi zuek ere! Hurrengora arte!



N:\HH BERRIA\4. MAILA\HH5\argia\IMG_20210312_105211.jpg

2021/03/25

Mamia HH4 2021/03/24

 Sasoian sasoiko ardi esnea dugula esku artean, begira zein esneki goxoa prestatu dugun!!!


N:\HH\HH4\BLOGA MAMIA\IMG_20210317_094950.jpg

ZUMAIA EZAGUTZEN HH4 2021/03/

    Udaberriko eguraldi zoragarriarekin Zumaiako txoko politak ezagutzera abiatu gara: Foronda, Musika eskola, Udaletxea , Zumaiako iturri zaharrena eta S. Juan iturria, Parrokia…

Asko ikasi dugu eta primeran pasa dugu.



2021/03/22

KANPO ESPAZIOAN PAPERAREKIN ESPERIMENTATZEN. HH2 2021-03-15

  • Oraingo honetan kanpo espazioan eskaini dugun proposamena paperarekin esperimentatzea izan da.Haurrei bizipen sentsorialak eta material ez estrukturatuarekin sormena garatzeko aukera luzatuz gozatu ederra hartu zuten gure txikiek.Ikusi bideoa!!!



2021/03/17

XURGAKETA HH4 2021-03-17

 Gaurko honetan xurgaketa landu dugu, horretarako hipotesiak ateratzen jardun dugu:

  1. Marrazkia egiteko paperak ura xurgatuko du?

  2. Komuneko paperak ura xurgatuko du?

  3. Sukaldeko paperak ura xurgatuko du?

  4. Paper mota guztiek ura xurgatuko al dute?

Ez dugu beti asmatu baina…aiba!!! ustegabeak izan ditugu, kolore nahasketak…

 Zer gertatu den jakin nahi badezu ikusi argazkiak.






2021/03/01

BARATZA 2021-02-24 HH5

Kaixo lagunak!

Oraingo honetan baratzan aritu gara lanean. Ikasturte hasieran landatutako porruak handitu direla ikusi dugu eta uzta ederra bildu dugu denon artean: 48 porru hain zuzen ere! Lan ederra egin dugu! 

Baina ez hori bakarrik, porruak atera ondoren lurra prestatu eta tipulak eta patatak ere landatu ditugu. Asko ikasi dugu gaurkoan ere.


AIREZKO SUZIRIAREN ESPERIMENTUA OTSAILAK 17 HH5

 

Oraingo honetan ere ederra festa sortu duguna!  Zer gertatuko ote dan eta zer gertatuko ote…  azkenean beste alderaino joan dira gure puxikak! Suziriak ziruditen! Hasieran motel xamar joan badira ere, bukaerarako lortu dugu ziztu bizian mugitzea. Aldapa gora ere bai! Saiatu etxean ere, ea lortzen duzuen!


N:\HH BERRIA\4. MAILA\HH5\airezko suziria\22.jpg


BIDEOA












 

IZOTZA. HH4. 2021-03-01

 Ura  egoera desberdinetan ( likidoa eta solidoa ) esperimentatu dugu.

Ze gustura ibili garen blai blai eginaz!!!





2021/02/14

21-02-02 BIZKOTXOA ETA KANDELAK HH 5 URTE

 Santa Ageda eta San Blas eguneko olerki-bertsoez gain, “Kandelario lariohaitzari ura dario” ozenki esanez jardun dugu aste honetan. Astea girotzeko, bizkotxoaren errezeta pausoz-pauso jarraitu eta ederrahamaiketakoa egin duguna!!! Eta bukaeran….urezko kandelak eginditugu!!! Primeran igaro eta ospatu ditugu egun hauek!!! Hurrengo arte eta ondo izan!!!!.






2021/01/28

HH 4 sukaldari bihurtu gara 2021-01-27

 URTEA BIZKOTXO GOXO GOXOA EGINAZ ETA DASTATUZ HASI DUGU.

BERTAN DUZUE ERREZETA.

SAIATU ZAITEZTE ELKARLANEAN EGITEN.