2017(e)ko ekainaren 26(a), astelehena

HH 5 Urte. AGUR HAUR HEZKUNTZA!! 2017-6-23

HH 5 urteko haurrek hurrengo ikasturtean Lehen Hezkuntzan hasiko dira, hau dela eta agur berezia eman nahi izan diogu etapa honi. Eskolako azken egunean bost urteko lau gelak piñata egin dugu: jostailuak, goxokiak eta datorren etorkizunerako desio politak eskatu ditugu. HHri amaiera goxoa eman nahi izan diogu . Asko gozatu genuen eta zuekin partekatu nahi ditugu une berezi hauek.
Bidai polita izan dezazuela!!

                  BIDEOAKhttps://goo.gl/photos/4GwD5VuRYBtygtNH9

               

                                           HH 5 Urte A:

                                                                        BIDEOAK




                                            HH 5 Urte B:




                                           HH 5 Urte C:


                                                             
                                           HH 5 Urte D:
                                                                     BIDEOAK


                                                                Piñata nola egiten da?
                                                                   Piñataren kanta

2017(e)ko ekainaren 22(a), osteguna

HH 3 URTE UR FESTA 2017-6-20

Eguraldi aparta izan dugu urarekin jolasteko. Mangera hartuta inguru, ontzi  eta lagunak zipriztinduz, plisti-plasta!! Izugarri ondo jardun dugu!  Argazki eta bideoak hemen dituzue ikusgai .

BIDEOAK:       https://goo.gl/photos/RzeEBU1jEprFRzHa9



HH5 Familiak eskolara ikasturtean zehar...(2017-6-22)

Dagoeneko ikasturtea bukatzear dago, hurrengo urtean Lehen Hezkuntzara joango dira zuen haurrak. Haur Hezkuntza bukatu eta aurten  zuen parte hartzea eskertu nahi dizuegu. Denetik izan dugu gure geletan: animaliak, medikuak, dantzariak, musikariak...







HH URAREKIN JOLASTEN 2017-06-19


Zein egun zoragarria!!!



     


 Primeran pasa dugu urarekin jolasten.
  Blai blai eginda bukatu dugu!!!

2017(e)ko ekainaren 21(a), asteazkena

HH4D Bi haurdun gure gelan 17/06/19

      Ekainak 19an , Arantzazu, Oierren ama, eta Monica, Aneren ama, gure gelara etorri eta biak haurdun daudenez, gaiaren inguruan hainbat azalpen eman zizkiguten.
Hasteko, "Haurrak nola jaiotzen diren" ipuina  kontatu ziguten.
Tripa barruan , urez betetako poltsa baten barruan hasten direla ere jakin genuen.
Geu  ere poltsa handi batzuen barruan sartuta ibili ginen, amaren sabelean sentitzen dena sentitu nahiean.
Nondik elikatzen diren ere ikasi genuen, eta baita ekografiak ikusi ere.

     Elkarrekin, beraiek proposatutako hainbat eskulan egin ondoren ,hamaiketako txiki bat egin , eta saioari bukaera emateko, oparitxoak ere trukatu genituen.

    Eskeinitako saioa zeharo interesgarria izan zen.
    Mila esker pottottiz!!!!


2017(e)ko ekainaren 16(a), ostirala

HH2 EMANALDIA 17-06-14

     Ikasturteari bukaera emanez gure senideen aurrean emanaldi polita eman dugu oraingoan. Abestuz eta dantzatuz, primeran pasa dugu!



2017(e)ko ekainaren 13(a), asteartea

HH4C GINEA 2017-06-12


             Oraingoan Maja izan dugu  gure  artean. Bera ,Vctoriaren ama da, eta bere herrialdearen berri ematera etorri zaigu. Ginean jaio eta bizi izan zen 20 urtetan. Guk margotutako banderekin eman diogu ongi -etorria. Ondoren ,munduko bolan herrialdea kokatu ondoren, hango ingurualdeak, animali, janari, eta ohituren berri eman digu. Eskolan ere nola ibiltzen ziren kontatu digu, baita zein produktoetan diren aberatsak: kafea, egurra eta kakaoa.
Hain zuzen ere, kakao horrekin egiten den txokolatea ekarri digu eta, mmmmm!!!!!
Gozo -gozo Gineako musika entzunez bertan nola  dantzatzen duten ere erakutsi digu.


Eskerrik asko Maja!!!!

HH2 ARROA 2017-06

    
    Bai ondo pasa genuela Arroan. 2 urteko guztiak joan ginen          goiz pasa.
   
    Gure lehenengo irteera autobusean!!!!!