2019/11/22

2019-11-19 ESPERIMENTUA




HH3ko Mate-zientzi taillerrekoak 1.go esperimentua egin dugu.
Zer bihurtu zaigu arraultza?....A ze ustegabea!!!!

2019/11/21

2019-11-15 UDAZKENA HH4



   Tailer desberdinetan udazkena lantzen aritu gara: kantak, olerkiak, seriazioak, eskulanak, jolasak, kontaketak, sailkapenak, hostoen erakusketa… Eta bukatzeko, denok elkarrekin UDAZKEN KEN KEN TXORIMALOA JANZTEN! ……. MARIZU txorimaloa osatu dugu, ea gure baratza ongi zaintzen duen!




2019/11/20

2019KO URRIA- HOSTOEKIN JOLASTEN -HH2




Hostoak biltzera irten ondoren, hostoekin jolasean aritzeko aukera izan dugu.
Hostoak ukitu, usaindu, airera bota, txikitu, txikitzean egiten duten zarata entzun…. denetarik frogatu dugu. Oso ondo pasa dugu eta bukatzeko arte lan ederra egin dugu hosto erraldoi bat osatuz.

2019/11/16

2019-11-13 ERIZAINA HH3B




Saioa erizaina, Nahiaren ama, etorri zaigu gelara eta nola sendatzen diren zauriak eta beste zenbait kontu ere erakutsi dizkigu.
Zenbat ikasi dugun jolasean!!!
Mila esker Saioa

2019/11/15

2019-11-11 AIREA HH 4-5 ZIENTZIA



   Oraingo honetan airearekin esperimentatzen jardun dugu, gauza askotaz ohartu gara baina….dibertigarriena airearekin prestatu ditugun jolasak izan dira! Gozatu argazkiekin familia!



2019/11/07

2019-11-4 KALABAZA BIZKOTXOA HH4-5 ZIENTZIA



     Kalabaza gora, kalabaza behera, ireki degu gure sukaldea. Gure sukaldari txikiak martxan hasi dira.
Lehendabiziko errezeta KALABAZA BIZKOTXOA izan da, osagaiak prestatu, nahastu eta labera! Ederra bizkotxoak atera direnak!!
Bukaeran onena….. UMMMMMM, ZE GOXOA!