2020/11/16

2020/11/06

2020KO URRIAN- ANIMALIAK- HH5


 Kaixo familia, iaz martxoan hasitako animalien proiektuari jarraipena emanez, hainbat jarduera burutu ditugu ekosistema desberdinetan: hasitako hormairudiak bukatu, osatu eta animaliak sailkatu; Oiloaren disekzioan parte hartu; eskulan, jolas kooperatibo eta fitxa desberdinak burutu; abesti, liburu, olerki, ipuin eta antzezpenez gozatu; eta animalien bilduma osatu besteak beste. Ea argazkiak gustukoak dituzuen!!!! Ondo pasa!!!!

2020-11-06 IKASTURTE HASIERA-HH4



Hemen gure ikasturte hasierako aurkezpena. Begira ze gustora eta lasai  gabiltzan!!!!!!


Hostoak biltzera. HH2. 2020/11/06

Goiz pasa polita egin dugu gaur udazkeneko eguraldia aprobetxatuz.



2020/11/03

KANPO ESPAZIOA. HH2

     Ikasturte arraro honetan bizipozak ere zuekin partekatu nahi ditugu. Kanpo espazio ederrez gozatzeko aukera dute gure txikiek. Beraien garapenerako hain garrantzitsuak diren mugimendurako aukera anitzak material desbedinen bidez esperientzia sentsorial anitzak bizitzeko aukera. ZORAGARRI pasatzen dugu bertan jolasean. 



2020/11/01

2020-10-30 GAU BELTZA 2020 -HHn



Zein ondo pasatu dugun aste honetan. “Gau Beltza” hementxe bertan dugula esan dute andereƱoek. Zein poza!!! Baina zer da “Gau Beltza”? Hortaz hitz egin dugu, bai. Buru-belarri murgildu gara prestaketetan. Kalabazak hustu ditugu eta mamia eta haziak atera ditugu. Etxera ere eraman ditugu!!! Kandelak piztu, abestu, eskulanak, aurpegiak margotu, eskolako sarrera apaindu... Oso polita geratu zaigu. Zer uste duzue zuek?

Baina bukatzeko…FESTA BELDURGARRIAAAA!!!!!

Ederki pasatu dugu!