2021/03/29

2021-03-23 eta 24 ASKIZURA IRTEERA HH5

 Kaixo lagunak,


Udaberria etorri dela ospatzeko zer hobea Askizura joatea baino!! Eguraldi ederrarekin abiatu ginen eta bidean gozatu genuen paisaiarekin, animaliekin eta zuhaitzekin. Askizun bertan ere jolasean primeran ibili gara, esku pilotan, soka saltoan, xomorroak aurkitzen, loreak biltzen... Hementxe dituzue argazki batzuk, denen gozamenerako. Hurrengoan gehiago, aguuurrr!!!



C:\Users\ir012921bz\Downloads\Photo from Izaro Arrona.jpg

2021-03-12 ARGIAREKIN JOLASEAN HH5

 Kaixo lagunak!

Oraingoan argiarekin jolasean aritu gara, gela ilunpean jarri eta linternak piztuta diskoteka bat zirudien harek!! Itzalekin jolasean aritzea ere asko gustatu zaigu.

Gainera hitz berri eta zail batzuk ere ikasi ditugu: ERREFRAKZIOA eta ISLADAPENA, besteak beste.

Baina onena primeran pasatu dugula!  Hementxe dituzue argazki batzuk, gozatu eta ikasi zuek ere! Hurrengora arte!



N:\HH BERRIA\4. MAILA\HH5\argia\IMG_20210312_105211.jpg

2021/03/25

Mamia HH4 2021/03/24

 Sasoian sasoiko ardi esnea dugula esku artean, begira zein esneki goxoa prestatu dugun!!!


N:\HH\HH4\BLOGA MAMIA\IMG_20210317_094950.jpg

ZUMAIA EZAGUTZEN HH4 2021/03/

    Udaberriko eguraldi zoragarriarekin Zumaiako txoko politak ezagutzera abiatu gara: Foronda, Musika eskola, Udaletxea , Zumaiako iturri zaharrena eta S. Juan iturria, Parrokia…

Asko ikasi dugu eta primeran pasa dugu.



2021/03/22

KANPO ESPAZIOAN PAPERAREKIN ESPERIMENTATZEN. HH2 2021-03-15

  • Oraingo honetan kanpo espazioan eskaini dugun proposamena paperarekin esperimentatzea izan da.Haurrei bizipen sentsorialak eta material ez estrukturatuarekin sormena garatzeko aukera luzatuz gozatu ederra hartu zuten gure txikiek.Ikusi bideoa!!!



2021/03/17

XURGAKETA HH4 2021-03-17

 Gaurko honetan xurgaketa landu dugu, horretarako hipotesiak ateratzen jardun dugu:

  1. Marrazkia egiteko paperak ura xurgatuko du?

  2. Komuneko paperak ura xurgatuko du?

  3. Sukaldeko paperak ura xurgatuko du?

  4. Paper mota guztiek ura xurgatuko al dute?

Ez dugu beti asmatu baina…aiba!!! ustegabeak izan ditugu, kolore nahasketak…

 Zer gertatu den jakin nahi badezu ikusi argazkiak.






2021/03/01

BARATZA 2021-02-24 HH5

Kaixo lagunak!

Oraingo honetan baratzan aritu gara lanean. Ikasturte hasieran landatutako porruak handitu direla ikusi dugu eta uzta ederra bildu dugu denon artean: 48 porru hain zuzen ere! Lan ederra egin dugu! 

Baina ez hori bakarrik, porruak atera ondoren lurra prestatu eta tipulak eta patatak ere landatu ditugu. Asko ikasi dugu gaurkoan ere.


AIREZKO SUZIRIAREN ESPERIMENTUA OTSAILAK 17 HH5

 

Oraingo honetan ere ederra festa sortu duguna!  Zer gertatuko ote dan eta zer gertatuko ote…  azkenean beste alderaino joan dira gure puxikak! Suziriak ziruditen! Hasieran motel xamar joan badira ere, bukaerarako lortu dugu ziztu bizian mugitzea. Aldapa gora ere bai! Saiatu etxean ere, ea lortzen duzuen!


N:\HH BERRIA\4. MAILA\HH5\airezko suziria\22.jpg


BIDEOA












 

IZOTZA. HH4. 2021-03-01

 Ura  egoera desberdinetan ( likidoa eta solidoa ) esperimentatu dugu.

Ze gustura ibili garen blai blai eginaz!!!