2019/03/25

SORTZEN ETA ESPERIMENTATZEN HH 5 URTE 19-03-15



   Oraingo honetan zientzia tailerrean sorkuntzari bidea eman diogu: Batetik, zazpi egunetan estalatitak sortu ditugu eta koloreak buruz behera jarriz atzekoz aurrera ikusi ditugu. Eta bestetik, puxikekin suziriak egin ditugu.  Benetan jarduera interesgarriak!!!


2019/03/15

HH3KOAK PARKEAZ GOZATZEN



Otsaileko eguraldi ederrari esker, ostiral arratsaldeetan, Sagarbideko parke berrituaz eta EndaƱetako parkeaz gozatzera atera gara.

Naturarekin kontaktuan ederki pasa dugu, nahiz eta erabat zikindu garen.  Jolasetan gure gorputzak ematen dizkigun aukerak eta trebeziak probatzen aritu gara, emozioz beterik.


2019/03/07

Erizaina gure gelan



    Oraingoan  HH5D gelako Anneren ama etorri zaigu bisitan. Bera erizaina da eta bere lanbidearen berri eman digu. Fonendoskipioarekin bihotz taupadak entzun ditugu, haurrak erditzea nola izaten den ikasi dugu (epidural eta guzti), tripako mina eta  belarriko mina nola sendatzen diren ikusi dugu, eskaiola jartzen ikasi eta bizi izan dugu…  Eskerrik asko Leire!




2019/03/06

ESPERIMENTATZEN HH5 URTE

   Benetan harrigarriak otsailean egin ditugun esperimenduak: kandelarekin, koloranteak erabiliz….botilan puxika puztuz…..zuloa eginez ura ez dela erortzen…….gezurra dirudi baina hala da gure ZIENTZIA!!!



GURASOEN BISITA



   Gurasoen bisita berri bat izan dugu. HH5C gelako Aratzen ama etorri zaigu hizkuntza tailerrera ipuin bat kontatu eta hainbat ekintza egitera. Ekintza hauek amaituta zientzia tailerrean jarraitzeko aukera izan dugu. Oso gustura egon gara! Mila esker Silvia


Guraso bisitak


     Azken egunotan arte tailerrean izan ditugun gurasoen bisiten berri emateko idazten dizuegu 

oraingoan.Mila esker!!!