2018(e)ko apirilaren 24(a), asteartea

2018-04-20 ZUMAIA EZAGUTZEN -HH4




Kaixo:
Ostiralean gure herriko leku desberdinetan izan ginen.  Lehendabizi, taldeka haur liburutegia bisitatu genuen.
Amaiako parkean hamaiketakoa hartu eta  jolastu ondoren, Itzurun hondartzaruntz abiatu ginen. Bertan bazkaldu eta gero, herriko rokodromoan ibili ginen.
Bueltan Amaia parkean beste jolasaldi bat egin, eta eskolara iritsi ginen.
Primeran pasa genuen!

2018-04-19 SUHILTZAILEA ESKOLAN -HH4



GAUR  FERNANDO SUHILTZAILEA ETORRI ZAIGU ESKOLARA.
GAUZA PILA BAT ERAKUTSI DIZKIGU, BAINA GARRANTZITSUENAK HAUEK DIRA:
-         SUTE BAT DAGOENEAN 112 TELEFONORA DEITU BEHAR DA.
-         ETXEKO ZARTAGIN BATEK SUA HARTZEN BADU EZ ZAIO URIK BOTA BEHAR.
ASKO IKASI DUGU FERNANDOREKIN. MILA ESKER ETORTZEAGATIK!

2018(e)ko apirilaren 19(a), osteguna

2018-04-17 MAZEDONIA -HH4




KAIXO BLOGARI ZALEAK:
ORAINGO HONETAN MAZEDONIA ERREZETA AUKERATU ETA SUKALDARI  LANETAN JARDUN DUGU. EA ETXEETAN ZUEK ERE ANIMATZEN ZARETEN!!!
ON EGIN!!


2018(e)ko apirilaren 17(a), asteartea

2018-04-16 BARATZA -HH5





Eguraldi onarekin batera gure baratza ere fruituak ematen ari zaigu.
Ea benetan udaberriari ongi etorria ematen diogun!!