2016(e)ko maiatzaren 25(a), asteazkena

LARRAULERA AUTOBUSEZ HH5

Maiatzaren 20an HH5 mailako ikasleok Larraulera joan ginen autobusez.
Goizeko hamarretan abiatu ginen. Iritsi ginenean, hamaiketakoa egin eta paseotxo bat ematera joan ginen. Zuhaitz desberdinak, loreak, zomorroak, astoak , ardiak, txakurrak....ikusi genituen. Ondoren, fontoian jolastu eta elizaren atariko itzaletan bazkaldu genuen.
Azkenik, dindanetan jolastu ostean, autobusean sartu eta etxerako bidea hartu genuen.
Egun ederra, benetan!!!!!


ARGAZKIAK
2016-05-20 LARRAUL HH5

2016(e)ko maiatzaren 21(a), larunbata

INGURUMENA NOLA ZAINDU IKASTEN Estiren eskutik HH5C

Aurreko astean, ingurumena zaintzeak duen garrantziaz ohartarazteko hitzaldia izan genuen. Esti, gure gelako Ugaitzen ama, etorri zen gelara eta birziklatzea zein beharrezkoa den jakinarazi zigun. Horrez gain, gure eskolan konposta nola egiten den azaldu ondoren, gure auzoan horretarako gunea non dagoen aduerazi zigun.

Berriro diogu:

IKASTETXEAN AHAL BADA, ETXEAN ERE BAI.

 ANIMATU ETA EKIN!

 Mila esker irakatsi diguzun guztiagatik Esti!!


ARGAZKIAK
2016-05-13 INGURUMENA ETA BERZIKLAPENA HH5C

2016(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

ENDAÑETA ZAHAR BASERRIAN HH5

Gure kide den Maddi Martin Aizpuruaren gurasoek beraien Endañeta Zahar baserria ezagutzeko gonbidapena luzatu ziguten.  Maiatzaren 5ean, goizeko hamarretan, eta hego haize beroa lagun genuela,  HH5 mailako ikasle guztiok gure motxilak hartu eta bertara abiatu ginen.
Bidean hainbat baserri, baratza eta animalia ikusi genituen. Endañeta zaharrera iritsi ginenean aitona Silvestrek eman zigun ongi etorria. Gero, Maddiren aita, Jesus Mari, eta anaia, Haitz gerturatu ziren.
Biak gure gidari izan ziren bisitaldian: animaliak erakutsi zizkiguten, aldapa behera paseotxo bat emanez pottokei jaten eman genien, Jesus Marik gurpildun zezena hartu eta gurekin jolastu zuen, landareak ureztatu genituen, jateko goxoak ere atera zizkiguten, eta beraien etxeko ateak zabalik izan genituen. Egun ederra igaro ondoren, neka-neka eginda iritsi ginen eskolara!

Mila esker familia!!!

ARGAZKIAK
2016-05-05 ENDAÑETA ZAHAR

AITA MARIN JOLASTEKO AUKERA BERRIAK HH4-HH5-LH1

Aurrerantzean Aita Mariko HH4,  HH5 eta LH1 mailetako ikasleak  Aita Mariko errekreo orduetan  jolasteko aukera zabalagoa izango dute. Orain arte ederki aritu dira futbolean jolastuz, lurrean margoturiko jolas desberdinetan, soka saltoan, goma saltoan, dindanean, klarionaz marrazkiak eginaz eta beraien sormenez eratutako jolasekin dibertituz. Aurrerantzean   eskupelotan jolasteko aukera ere izango dute; izan ere gure atezaina den Josuk, patioko horma bat aprobetxatuz, frontoi dotore bat prestatu digu.

MILA ESKER JOSU!!!

Horrezgain sakibaloian jolasteko material berria ere izango dute.


ARGAZKIAK
AITA MARIKO PATIOAN JOLAS BERRIAK

SAGARBIDEN KONPOSTA NOLA EGITEN DEN IKASTEN HH5



HH5 mailako ikasleok Sagarbiden izan gara. Bertan LH6 mailako ikasle jator batzuek gure ingurumena zaintzeko hondakinak sailkatzea zein beharrezkoa den azaldu digute.
 Konpostaren prozesuaren  berri ere eman digute.
 Beraien tutoreen partehartzea ere izan dugu.
Zenbat ikasi dugu!

Mila esker guztiagatik!

IKASTETXEAN AHAL BADA, ETXEAN ERE BAI!

ANIMATU ETA EKIN!


ARGAZKIAK
HH5 SAGARBIDEN KONPOSTA EGITEN IKASTEN