Kaixo lagunak!
Ikasturtea bukatzeko gure herriko
baserri batzuk ezagutzera joan gara: Santa
Klara, Andika, San Martin, Endañeta, Xarrondo Goikoa, Xarrondo Behekoa eta
Iparre baserriak ikusi ditugu gure ibilbidean zehar. Santa Klaran
hamaiketakoa egin ondoren bertako animaliak ikusteko aukera izan dugu:
ahuntzak, behiak, oiloak.. primeran pasatu dugu animaliak ikusten!
Bazkaltzera Endañeta baserrira joan gara eta bertan ere nahiko jolas egin
ondoren berriz ere eskolarako bidea hartu dugu, ibilbidea oso atsegina izan da
eta poz-pozik bukatu dugu eguna!! Mila esker zuen etxeko ateak irekitzeagatik!!
Hementxe duzue egunean
zehar atera ditugun argazkien bilduma, gozatu!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina