2019(e)ko apirilaren 11(a), osteguna

HH 2 TXOKOLATEAREKIN ESPERIMENTATZEN

   HIRUHILEKOA ONDO BUKATZEKO ARGITXOREKIN BATERA TXOKOLATEAREKIN ESPERIMENTATUZ FESTA GIROAN OSPATU DUGU.

UUMMM!!!!! ZE GOXOA!!!!!

 

HH 5URTE AMAMA LURDESEN PASTAK PRESTATZEN 19-04-10




    Atzo sukaldeko labea martxan jarri genuen berriro ere, Aimarren amama Lurdesen pasten errezeta burutzeko. Pausoz-pauso eta prepezioz azaldu zigun guztia. Dibertigarria izan zen forma desberdinetako moldeak erabiltzea eta gustagarriena, nola ez, bukaeran dastatzea!!! izugarri onak atera ziren.

Mila esker Lurdes eta nahi duzun arte!!!




2019(e)ko apirilaren 9(a), asteartea

HH 4. San Migelera irteera

    Eguraldi ederrak lagunduta egun pasa atsegina egin genuen San Migulen. Hemen ikus ditzakezue ateratako hainbat argazki.


2019(e)ko apirilaren 5(a), ostirala

HH5 INGURUKO BASERRIETARA IRTEERA



    Eguraldi zoragarriarekin eta mapa eskuartean dugula, poz-pozik atera ginen eskolatik. Ekin genion abenturari!
Kokatutako baserri eta inguru guztiak zeharkatu genituen, bi atsedenaldi eginez: hamaiketako Santa Klara baserrian eta bazkaria EndaƱetan. Benetan eskertzekoa da egin ziguten harrera eta azaldu zuten konfiantza, pazientzia… egun borobila eta ahaztezina! Beraien inguru paregabea, animali eta jolasekin izugarri ondo pasa genuen! Esker mila zuen eskuzabaltasunagatik!!



2019(e)ko apirilaren 3(a), asteazkena

HHH5 UZTA JASO, PRESTATU ETA JAN!!! 19-03-29


Azkenean iritsi da eguna uzta jasotzekoa, gure baratzean pila bat porru eta ezin hobeak jaso ditugu. Porruak atera, garbitu eta  zenbatu ondoren...sukaldatzeko prest. Pazientziarekin, garbitu, txikitu eta porru salda izugarria atera zaigu!! On egin!!!



2019(e)ko apirilaren 2(a), asteartea

Forondara irteera! HH3 2019/03/22



Eguraldi ona aprobetxatuz, HH3-ko lagunek Forondara irteera egin genuen.

10:00ak aldera eskolatik atera ginen eta Forondara abiatu aurretik, parke batean geratu eta hamaiketakoa egin genuen bertan.

Indarrak hartuta Forondara abiatu ginen. Aldapatxoa igo eta iritsi ginen bertara! Bertan bazkaldu, asko jolastu eta primeran pasa ondoren, berako bideari ekin genion berriz ere.

Eskolara iritsi aurretik EndaƱetako parkean geldialdi bat egin genuen. Bertan, Argitxori abestu genion eta honek turutatxo batzuk eman zizkigun opari!


Eskerrik asko Argitxo!