2023/11/27

HH4 FAMILIAK ESKOLAN

 Kaixo blog zaleok!

Familiei gurera etorri eta beraien ezagutza zein trebetasunak partekatzeko eskatu genien, eta gaurkoan orain arte izandako hiru bisitak aurkeztu nahi dizkizuegu.

Lehena Koldo izan zen, porruak aldatzen irakatsi zigun aitona. Primeran pasa genuen eta laguntza ezin hobea izan zen gure baratzerako.

Gero Ane ama etorri zen. Intsektuei buruzko datu interesgarri mordoa ekarri zizkigun, eta bereziki inurriei buruz jardun genuen. Adi-adi entzun genuen kontatu zigun guztia eta orain Zientzian berak utzitako inurritegia dugu egunez egun ikasten jarraitzeko.

Azkenik, Asier aita etorri zen gurera. Gau Beltzerako gure gelak apaintzeko hustu genituen kalabazak aprobetxatuz bizkotxo goxoa egiten irakatsi zigun. Osagai desberdinak neurtuz eta nahastuz masa aparta lortu genuen denon artean eta zuzenean labera sartu genuen. Luze xamarra egin zitzaigun itxaron beharreko denbora, baina azkenean dastatzeko aukera ere izan genuen. A ze bizkotxo goxoa!

Izugarri aberasten gaitu familien presentziak eskolan eta hemendik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu gurekin pasatako denboragatik.













 


HH4 1.HIRUHILEKOA

 Kaixo blog zaleok!

Gaurkoan flotazioaren inguruko esperimentua egin genueneko argazki sorta dakarkizuegu.

Objektu desberdinak uretara botatzean zer gertatuko zen esperimentatzen ibili ginen. Hondoratu egingo da? Flotatu egingo du? Edo erdian geldituko da? Hipotesi mordoa egin genituen eta gure artean iritzi ezberdinak bazeuden ere gure begiz ikusi ahal izan genuen zer gertatzen zen benetan. Emaitzak orri batean ondo gorde genituen behar dugun aldiro bertara jo ahal izateko.

Zalantzarik gabe esperimentatzen jarraituko dugu zientziak guretzat gordeak dituen sekretu guztiak ikertzeko.



 






Agur, hurrengo arte!




2023/11/21

UDAZKENEKO INSTALAZIOA. HH2

 

Kanpo espazioa proposamen desberdinekin  jantzi dugu, haurrei jolaserako aukerak zabaltzeko asmoz. Proposamenek, materiala sentitu, behatu eta hauekin aritzeko aukera emango digute.Jolasak ingurura zabaltzeko bidea eskainiko digu.





2023/11/15

HH2.INGURU BERRI BAT DESKUBRITZEN.

 



HH4 OLAGARRO EGUNA- IRAILAk 22

 



Ikasturte berri on bloga zaleok, aurtengoa jarduera batzukin hasiko dugu. Izugarri ondo pasa genuen adibidez olagarru egunean. Benetazko olagarroa ukitu, eskulanak, kantak eta bukatzeko olagarro brotxetak prestatu genituen. A ze nolako festa! Batzuk gainera brotxetak primeran dastatu zituzten, ederra jan festa! Ea bideoa gustuko duzuen, ondo pasa!