2018(e)ko abenduaren 19(a), asteazkena

ANTXUMEEN BIXITA



        A ZE POZA!!! BI ANTXUMEEN BIXITA IZAN DUGU. ZENBAT LAZTAN, MUXU ETA MIMO JASO DITUGU. ZE ONDO PASA DUGU!!!


MILA ESKER ITSASO ETA FAMILIA  GELAKIDEEKIN PARTEKATZEAGATIK




TALO JANA

  

     Santo Tomasak gertu direla eta girotzeko taloak egin ditugu. Arto hirina sentitu, orea egin, borobil formak burutu….eta jan festa!!!! taloak, batzuk txokolatea eta beste batzuk txistorra dastatuz.



2018(e)ko abenduaren 18(a), asteartea

BARATZEKO LANAK

        


     Orain arteko lanetan buru belarri jardun dugu bai baratzean, bai hazitegian: lurra prestatzen, landatzen, haziak ereiten, tarteko belarrak kentzen, ureztatzen….Nola hazten eta ernetzen diren ikusteko aukera izan dugu. Ea hurrengo uzta jasotzeko eta jateko moduan aurkitzen garen….!!!


     

ZUMAIA EZAGUTZEN -HH3



Kaixo! Azaroan gure herriko txoko desberdinak ezagutzera joan ginen. Eguraldi ederrarekin egun pasa polita egin genuen. 

2018(e)ko abenduaren 10(a), astelehena

ZUMAIA EZAGUTZEN


kaixo familiak

    Opor aurretik hiruhileko honetan egindako irteeraren berri eman nahi dizuegu. Eguradiak ez zigun gehiegi lagundu eta San Migelera  joan ordez Zumaiako hainbat txoko ezagutu genituen.Primeran pasa genuen eta azkenean eguzkia ere ikusi genuen.




2018(e)ko abenduaren 5(a), asteazkena

ERRETXINEZKO APAINGARRIAK HH5


Izarren ama, Oihane, aspalditik duen afizioa gurekin partekatzera etorri zen, apaingarriak sortzera alegia. Kasu honetan erretxinezko koilareak nola egiten dituen pazientzia eta sormen handiarekin erakutsi zigun. Haur guztiak, beraien txanda noiz iritsiko irrikitan zeuden. Oso koilare politak eta bitxiak atera ziren. Bukaeran, denak zintzilkairua jarri ostean, poz-pozik eta dotore-dotore joan ziren!
Eskerrik asko Oihane, aukera hau emateagatik! Eta nahi duzun arte.