2016(e)ko abenduaren 15(a), osteguna

2016(e)ko abenduaren 4(a), igandea

HH5-EUSKARAREN EGUNA


Hemen zuekin konpartitu nahi dugu aurten Euskararen Egunaren ospakizuna.
Aurten Manolo Urbieta gogoetan izan dugu eta bere abestiak gure mingainean.
 Egun ederra benetan!



2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

HH3. ETXEA.2016ko Azaroan

HH 3 URTE  AZAROAK 15


   HIRU TXERRIKUMEAK BERAIEN ETXEA ERAIKI ZUTEN BEZALA, GUK GUREA OSATU DUGU…BAINU GELA, EGONGELA , SUKALDEA, LOGELA…ZE POLITA!!
  



2016(e)ko azaroaren 17(a), osteguna

HH 5 ASKIZU (2016-10-21)

ASKIZU
Udazkeneko egun ederra izanda gure aurtengo lehenengo txangoa egin dugu, Askizura oinez joan gara motxila bizkarrean jarrita, Bidean paisai zoragarriaz gozatzeko aukera izan degu, itsasoa, herria, mendia eta animaliak. Askizura iritsita behiak eta txahalak ikusteko aukera izan dugu Eki eta Paulen familiako baserrian. Halako ibilbidearen ondoren ongi merezitako hamaiketakoa hartu dugu, jolastu egin dugu, berriro motxila ireki eta elkarrekin bazkaldu. Arratsaldeko partean, bideaz gozatzen eskolara abiatu ginen  Izugarri ongi igaro dugu eguna. Horren froga hemen dituzuen argazkiak dira.



2016(e)ko azaroaren 8(a), asteartea

GURE GORPUTZAREN EZAGUTZAN MURGILDUZ Maiderren eskutik HH4D

Maider, gure ikaskide den Haitzen ama, etorri zaigu gelara. Gure gorputza nolakoa den azaldu eta osasuntsu egoteko nola zaindu behar garen jakinarazi digu.
Gure bizkar-hezurraren garrantziaz hitz egin ostean,
masaje bat nola ematen den erakutsi digu. Ondoren, bikoteka jarri gara eta geuk praktikatu dugu.
Azkenik, janarien piramidea azaldu digu.
Garbi geratu zaigu denetik jan eta ur asko edan behar dugula osasuntsu izateko.


https://goo.gl/photos/TgnriNv6B5AXDCX38

Maider, mila esker zure ekarpenengatik!

2016(e)ko azaroaren 4(a), ostirala

HH 5 SAXOFOI KONTZERTUA (2016-10-13)

Bost urteko ikasle eta irakasleok, gure ikasle baten aitak eskeini zigun Saxofoi kontzertu ederraz gozatzeko aukera izan dugu.
Mila esker, Julen halako azalpenak emateagatik!




HH 3 URTE: FORONDA (2016-10-27)

POZ-POZIK MOTXILAK HARTUTA GURE LEHENDABIZIKO EGUN OSOKO IRTEERARA ABIATU GINEN. ALDAPA PIXKAT IZAN ARREN IRITSI GINEN FORONDARA. 
ZE GAZTELU POLITA! 
HAMAIKETAKOA EGIN OSTEAN BERRIRO BINAKA JARRI ETA ALDAPAN BEHERA PUNTANUETAKO PARKERA. PARKE EDERRA BENETAN!!
JOLASTU, BAZKALDU ETA BUKATZEKO BATZUK NEKA-NEKA EGINDA BAINA GUSTURA BUELTATU GINEN ESKOLARA.


2016(e)ko azaroaren 2(a), asteazkena

HH4 UDAZKENEKO ERAKUSKETA


     "UDAZKENA" gaia lantzen aritu gara HH4ko ikasleok. Pasiloa apaindu ostean, hosto eta fruitu desberdinen erakusketa txiki bat antolatu  dugu bertan.




2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

HH5 IDAZTEN IKASTEN

Badakigu udara joan dela!!
Baina gure pasiloetan oporretan non egon ginen gogoratzeko argazkiak jarrita ditugu.
Gainera, lekuen izenak gure erara idatzi ditugu. Bost urteko gelan gaudenez gero eta gehiago idazten dugu!.
Gure oporretako argazkiak ikusi nahi badituzu... gelaz gelako linkean sakatu.

5 URTE A:



5 URTE B:



5 URTE C:  


 5 URTE D:






2016(e)ko urriaren 23(a), igandea

HH4 SANMIEL (16-10-20)


Udazken egun ederra aprobetxatuz , ttipi-ttapa oinez, Sanmielera igo gara. Gelan lantzen aritu garen urtaroarekin harreman zuzen-zuzena izan dugu. Bidean, hainbat zuhaitz 
eta animalia ikusi ahal izan ditugu. Bazterretan  perretxikoak ere topatu ditugu.
Goian hamaiketakoa egin eta jolasean aritu ondoren, bi talde, gure  ikaskide den  Ziortzaren Torre baserrira jeitsi dira. Bertan, etxekoek mahastiak, tolarea, oiloak...erakutsi dizkiete.  Asko ikasi ondoren, berriro Sanmieleko eliz atarira abiatu dira. Gosetuta iritsi eta  denok elkarrekin bazkaldu  dugu.  Beste jolas saio baten ostean beheruntz abiatu gara. Nekatuta, baina oso pozik iritsi gara eskolara.











2016(e)ko urriaren 3(a), astelehena

HH4 SANTIXO HONDARTZAN (16-09-30)

Ikasturte berriari hasiera ederra eman diogu HH4 geletako ikasle eta irakasleok.
Gure ikaskide batek kilker bat ekarri du eskolara, eta guztion geletan txandaka zaindu ondoren, kilkerra bere ekosistemara itzultzea erabaki dugu.
Santixo hondartzara joan  gara aitzakia  horrekin!
Ibilaldi polita izan da, benetan. Gure kilkerra pozik geratu da bere lagunekin eta gu, berriz, primeran ibili gara!



 ARGAZKIAK

2016(e)ko maiatzaren 25(a), asteazkena

LARRAULERA AUTOBUSEZ HH5

Maiatzaren 20an HH5 mailako ikasleok Larraulera joan ginen autobusez.
Goizeko hamarretan abiatu ginen. Iritsi ginenean, hamaiketakoa egin eta paseotxo bat ematera joan ginen. Zuhaitz desberdinak, loreak, zomorroak, astoak , ardiak, txakurrak....ikusi genituen. Ondoren, fontoian jolastu eta elizaren atariko itzaletan bazkaldu genuen.
Azkenik, dindanetan jolastu ostean, autobusean sartu eta etxerako bidea hartu genuen.
Egun ederra, benetan!!!!!


ARGAZKIAK
2016-05-20 LARRAUL HH5

2016(e)ko maiatzaren 21(a), larunbata

INGURUMENA NOLA ZAINDU IKASTEN Estiren eskutik HH5C

Aurreko astean, ingurumena zaintzeak duen garrantziaz ohartarazteko hitzaldia izan genuen. Esti, gure gelako Ugaitzen ama, etorri zen gelara eta birziklatzea zein beharrezkoa den jakinarazi zigun. Horrez gain, gure eskolan konposta nola egiten den azaldu ondoren, gure auzoan horretarako gunea non dagoen aduerazi zigun.

Berriro diogu:

IKASTETXEAN AHAL BADA, ETXEAN ERE BAI.

 ANIMATU ETA EKIN!

 Mila esker irakatsi diguzun guztiagatik Esti!!


ARGAZKIAK
2016-05-13 INGURUMENA ETA BERZIKLAPENA HH5C

2016(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

ENDAÑETA ZAHAR BASERRIAN HH5

Gure kide den Maddi Martin Aizpuruaren gurasoek beraien Endañeta Zahar baserria ezagutzeko gonbidapena luzatu ziguten.  Maiatzaren 5ean, goizeko hamarretan, eta hego haize beroa lagun genuela,  HH5 mailako ikasle guztiok gure motxilak hartu eta bertara abiatu ginen.
Bidean hainbat baserri, baratza eta animalia ikusi genituen. Endañeta zaharrera iritsi ginenean aitona Silvestrek eman zigun ongi etorria. Gero, Maddiren aita, Jesus Mari, eta anaia, Haitz gerturatu ziren.
Biak gure gidari izan ziren bisitaldian: animaliak erakutsi zizkiguten, aldapa behera paseotxo bat emanez pottokei jaten eman genien, Jesus Marik gurpildun zezena hartu eta gurekin jolastu zuen, landareak ureztatu genituen, jateko goxoak ere atera zizkiguten, eta beraien etxeko ateak zabalik izan genituen. Egun ederra igaro ondoren, neka-neka eginda iritsi ginen eskolara!

Mila esker familia!!!

ARGAZKIAK
2016-05-05 ENDAÑETA ZAHAR

AITA MARIN JOLASTEKO AUKERA BERRIAK HH4-HH5-LH1

Aurrerantzean Aita Mariko HH4,  HH5 eta LH1 mailetako ikasleak  Aita Mariko errekreo orduetan  jolasteko aukera zabalagoa izango dute. Orain arte ederki aritu dira futbolean jolastuz, lurrean margoturiko jolas desberdinetan, soka saltoan, goma saltoan, dindanean, klarionaz marrazkiak eginaz eta beraien sormenez eratutako jolasekin dibertituz. Aurrerantzean   eskupelotan jolasteko aukera ere izango dute; izan ere gure atezaina den Josuk, patioko horma bat aprobetxatuz, frontoi dotore bat prestatu digu.

MILA ESKER JOSU!!!

Horrezgain sakibaloian jolasteko material berria ere izango dute.


ARGAZKIAK
AITA MARIKO PATIOAN JOLAS BERRIAK

SAGARBIDEN KONPOSTA NOLA EGITEN DEN IKASTEN HH5



HH5 mailako ikasleok Sagarbiden izan gara. Bertan LH6 mailako ikasle jator batzuek gure ingurumena zaintzeko hondakinak sailkatzea zein beharrezkoa den azaldu digute.
 Konpostaren prozesuaren  berri ere eman digute.
 Beraien tutoreen partehartzea ere izan dugu.
Zenbat ikasi dugu!

Mila esker guztiagatik!

IKASTETXEAN AHAL BADA, ETXEAN ERE BAI!

ANIMATU ETA EKIN!


ARGAZKIAK
HH5 SAGARBIDEN KONPOSTA EGITEN IKASTEN

2016(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

BARATZA HH4-HH5 (UDABERRIKO LANDAKETA)

Udaberria iritsi zaigu eta  baratzeko lanetan jardun gara.
Atxurra erabiliz lurra harrotu ondoren, belarrak eta sustrai hondakinak erretiratu ditugu .
 Hainbat zizare  azaldu zaizkigu!
Azkenik, letxugak, kalabaza, usaidun hainbat landare eta  marrubiak landatu ondoren substratuz inguratu ditugu.
Aurrerantzean, aldiro-aldiro ureztatu beharko ditugu.
 Ea uzta ona izaten dugun!


l

HH5 LIBURUTEGIAN

       Udaberriko goiz eder bat aprobetxatuz, bost urteko ikasleok Zumaiako liburutegian izan gara.
Bertan, arduradunak, barne funtzionamenduaren berri eman digu eta ondoren  liburuen artean gozatzeko tartetxo bat izan dugu.
Goiz interesgarria izan da!!
2016 Apirilak 25 HH% liburutegian

2016(e)ko apirilaren 23(a), larunbata

"TOMASEN BISITA" HH5D


Aste honetan bisitari bat izan dugu geure artean. Tomas,gure gelakide den Mariaren osaba.
Getariarra eta arrantza munduan aditua.
Azalpen interesgarria eskaini digu :
antxoak eta sardinak noiz eta non arrantzatzen diren,
hegaluzeak nolakoak diren eta non arrantzatzen diren,
gure hondartzetatik  gertu arrantzatzen diren arrain motak...

 Arrain desberdinen hezurdurak ere erakutsi dizkigu:
ezpata arrainarena, marrazoarena eta baita arrain txiki batena ere.
Aupa Tomas!  Asko ikasi dugu!
Mila esker zure ekarpenengatik!


2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena

ANTZERKIA

3 URTEKO GELAKOEK HIRU TXERRIKUMEEN ANTZERKIA IKUSTERA GONBIDATU GINTUZTEN. EGUN BATEAN BI GELA ETA HURRENGOAN BESTE BIAK, HAN JOAN GINEN ESKAILERAK IGO ETA ANDEREÑO BEATRIZEN GELARA. PRIMERAN EGIN ZUTEN, ETA 2 URTEKO HAURRAK ADI-ADI EGON ZIREN OTSOAK PUTZ ETA PUTZ  NOLA EGITEN ZUEN BEGIRA. ESKERRAK AZKENEKO ETXEA GOGOR GOGORRA ZEN!
BUKATZEKO DENON ARTEAN ABESTU GENUEN TXERRIKUMEEN ABESTIA.







2016(e)ko apirilaren 19(a), asteartea

PAPERAREKIN LANEAN

PAPERAREKIN ESPERIMENTATZEN JARDUN DUGU. A ZER GOZAMENA! ONDOREN PAPER HORREKIN ESKU LANAK EGIN DITUGU. GUSTATZEN?





2016(e)ko martxoaren 17(a), osteguna

Hizkuntza Arabiarra, Errusiarra eta Frantsesa gure gelan.

Gure gelako hiru gurasoei esker hizkuntza hauekin harremanetan jartzeko aukera izan dugu, gure  artera inguratu baitira.
Hasteko "Hiru txerrikumeak" ipuina, bakoitzak bere hizkuntza erabiliz, antzeztu digute.
Jarraian, guraso bakoitzak bere herrialdea mapan kokatu ondoren, alfabeto desberdinak aurkeztu dizkigute eta baita hainbat pasadizo kontatu ere.
Naiz eta atzerritarrak izan, azalpen guztia euskaraz burutu dute, gure hizkuntza oso ondo menperatzen baitute.
Zorionak Hamida, Sebastian eta Irina.
Mila esker zuen ekarpenengatik!



2016(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

ARGITXO

         Aurten ere, Argitxo Haur Hezkuntzan izan dugu lau aste luzeetan zehar.
 Guk ikasteko hainbat olerki , abesti eta dantza utzi dizkigu  bere txano gorrian ezkutatuta.
 Berak  ekarritako hamaiketako goxoak  ere bapo jan ditugu .
Gainera, urtero bezala, HH5eko ikasleak opari berezia jaso dute.
 Begira!

2016(e)ko otsailaren 8(a), astelehena

AITA MARI ZINEAN HH5-LH1-LH2

HH5 , LH1 eta LH2ko ikasleak “PROP ETA BERTA” filmea ikusten izan gara Aita Mari zinean.
 Irudi animatuen bitartez Sorgin baten gaiztokeriak agertzen dira filma honetan. Pelikula dibertigarria da eta balore asko lantzen ditu gainera: laguntasuna, maitasuna, elkarlana e.a.
  Asko gustatu zaigu eta oso ondo pasa dugu!


2016(e)ko urtarrilaren 2(a), larunbata

HORTZAK GARBITZEN IKASTEN HH5A

  Azaroaren azken egunean bisitari bat izan genuen gelan,  Aitzpea, Iraitzen ama.
 Hortzak ondo garbitzen erakusteko asmoz etorri zen gure artera.
Horretarako lehendabizi Kirby txinpanzearen bideoa ikusi genuen. Ondoren bakoitzari hortz eskuila eta xaboi bana eman zizkigun eta hor hasi zen azalpenaren alde praktikoa. Denok hortzak garbitu genituen.
Eta azkenik more koloreko pilula magiko bana eman zigun. Hori txupatu ondoren gure ahoa kolore desberdinez  margotuta geratu zen.
Zenbat eta hobeto garbitu hortzak orduan eta kolore argiagoak!                           
Zenbat eta okerrago garbitu hortzak orduan eta kolore ilunagoak!
Aitzpeak banaka-banaka begiratu zituen gure ahoak aholku interesgarriak emanaz.
Saio interesgarria izan zen benetan.




Eskerrik asko , Aitzpea, zure ekarpenegatik .
Mila- mila musu Iraitz eta bere gelakide guztien partetik!

ZUMAIA EZAGUTZEN HH4


HH4 urteko haurrak, gure  herria ezagutzeko asmoz, egun osoko irteera egin genuen.  Zumaiako hainbat txoko bisitatu genituen. Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, oso ondo pasa genuen.