2022/06/07

HH2 ARROA BEHERA IRTEERA 2022-06-03

 Aurreneko autobuseko irteera azkenean izan genuen Arroa Behera. Autobus handia dena guretzat!!! Arroa Behean denetik zegoen: izugarrizko parkea itsasontzi eta guzti, din-danak, txirristak, loretxoak biltzeko aukera…eta hamaiketakoa egin ondoren klarionekin margotzen aritu ginen. Ederra goiz pasa eginda bueltatu ginen autobusez eskolara!


Hemen bideotxoa, ea gustuko duzuen!



2022/06/03

2020-05-30 KAKAOAREKIN ESPERIMENTATZEN HH2


 Kaixo familiak,


Aurreko astean beste jarduera esperimetal batekin bukatu genuen astea. Ederra gozamena izan genuena!!! 

Aurrena manipulatu eta sentitu, ondoren batzuk ausartu ziren dastatzera eta bukaeran sormenari eraginez estanpazioa egin genuen.


Hona hemen argazki batzuk, ea gustuko dituzuen!