2018(e)ko ekainaren 21(a), osteguna

2018-06-22 AGUR, HAUR HEZKUNTZA-HH5



Iritsi zaigu agur esateko unea. Zenbat negar, irribar eta momentu zoragarriak elkarrekin pasatu ditugunak. Abiada ona izan dezazuela hasiko duzuen etapa berri honetan. Sinesten dugu nahi dituzuen erronka guztiei aurre egiteko gai zaretela.
Muxu handi-handi bana guztioi.
Itsaso, Arantxa, Maitane, Oihana, Marialui eta Argia
Eta…mila esker guraso guztioi zuen harrera eta pazientziagatik.
AGUUURRR!!!!

2018-06-20 IPUIN MUSIKATUAK -HH5





Atzo gurekin izan ziren 5.mailako ikasleak eta beraiek prestaturiko ipuin musikatuak eskaini zizkiguten. Une polita eta dibertigarria elkarrikin izan genuena. Bertatik parrez eta abesten atera ginen.

Milaesker 5.maila!!!

2018(e)ko ekainaren 20(a), asteazkena

2018-06-19 SAHARA - HH5D



Kurtsoa  amaitzeko gure gelara etorri zaigu Musaren ama. Saharako kontuak kontatu zizkigun. Zenbat ikasi genuen eta ze gustura egon ginen berari entzuten.
MIla esker!!!

2018(e)ko ekainaren 14(a), osteguna

2018-06-14 BESTE KULTURAK EZAGUTZEN -HH5B




Gaur Mina, Inasen amatxo, izan dugu gurekin. Maroko eta Aljeria kokatu ditugu mapan. Bere herria Herriko ohiturak, jantziak, janariak…hainbat gauza jakin ditugu! Oso gustura egon gara eta bukatzeko bertako janari mota desberdin batzuk dastatzeko aukera izan dugu.
Eskerrik asko, Mina!

2018(e)ko ekainaren 12(a), asteartea

2018-06-12 Euskal Dantzak. H.H.2



Maiatzaren 23an, Malenen gurasoak, Idoia eta Gorka gure gelara etorri ziren. 
Oso dantzari onak dira eta dantza batzuk erakutsi zizkiguten. Oso gustura aritu ginen.  
Mila esker! 




2018(e)ko ekainaren 8(a), ostirala

2018-06-07 GURASOENTZAT EMANALDIA - H.H.2

 
Hemen bi bideo jarri dizkizuegu, batean abestiak zuzenean ikus eta entzun ditzakezue eta bestean argazkien bilduma.
                                                   https://youtu.be/uCOvQGHomwY


           Ikasturtea amaitzear dago eta 2 urteko haurrek gurasoei ikasitako hainbat kantak azaldu nahi izan diegu. Gaur, handien patioan bi urteko denak, elkarrekin ,abesten eta dantza egiten gozatu dugu. Gurasoek parte hartu duzue ere eta benetan ederra izan da atera dena. Eskerrik asko!



2018(e)ko ekainaren 7(a), osteguna

2018-05-29 MUSIKARIAK -HH5



Orain dela egun batzuk gure artean izan ditugu 3 musikari. Musika tresna desberdinak ezagutu eta musikaz gozatzeko aukera izan dugu .

Mila esker!

2018(e)ko ekainaren 6(a), asteazkena

2018-05-24 LARRAUL -HH5





Eguraldia aprobetxatuz azken irteera autobusez Larraulera egin dugu, bertan ibilalditxo bat  egin ondoren Asteasura oinez jeitsi eta han elkarrekin jolastu dugu.

2018-05-18 LURRAREN SORRERA -HH5





Eguzki sistema lantzen ari garen honetan, planetak, sateliteak, izarrak, konstelazioak…Esti, Aimarren ama, bisitan izan dugu eta berak lurraren sorrerari buruzko gauza asko-asko argitu digu.
Zein irudi ederrak ikusi ditugun!
   Eskerrik asko Esti!