2020(e)ko azaroakren 16(a), astelehena

2020(e)ko azaroakren 6(a), ostirala

2020KO URRIAN- ANIMALIAK- HH5


 Kaixo familia, iaz martxoan hasitako animalien proiektuari jarraipena emanez, hainbat jarduera burutu ditugu ekosistema desberdinetan: hasitako hormairudiak bukatu, osatu eta animaliak sailkatu; Oiloaren disekzioan parte hartu; eskulan, jolas kooperatibo eta fitxa desberdinak burutu; abesti, liburu, olerki, ipuin eta antzezpenez gozatu; eta animalien bilduma osatu besteak beste. Ea argazkiak gustukoak dituzuen!!!! Ondo pasa!!!!

2020-11-06 IKASTURTE HASIERA-HH4



Hemen gure ikasturte hasierako aurkezpena. Begira ze gustora eta lasai  gabiltzan!!!!!!


Hostoak biltzera. HH2. 2020/11/06

Goiz pasa polita egin dugu gaur udazkeneko eguraldia aprobetxatuz.



2020(e)ko azaroakren 3(a), asteartea

KANPO ESPAZIOA. HH2

     Ikasturte arraro honetan bizipozak ere zuekin partekatu nahi ditugu. Kanpo espazio ederrez gozatzeko aukera dute gure txikiek. Beraien garapenerako hain garrantzitsuak diren mugimendurako aukera anitzak material desbedinen bidez esperientzia sentsorial anitzak bizitzeko aukera. ZORAGARRI pasatzen dugu bertan jolasean. 



2020(e)ko azaroakren 1(a), igandea

2020-10-30 GAU BELTZA 2020 -HHn



Zein ondo pasatu dugun aste honetan. “Gau Beltza” hementxe bertan dugula esan dute andereñoek. Zein poza!!! Baina zer da “Gau Beltza”? Hortaz hitz egin dugu, bai. Buru-belarri murgildu gara prestaketetan. Kalabazak hustu ditugu eta mamia eta haziak atera ditugu. Etxera ere eraman ditugu!!! Kandelak piztu, abestu, eskulanak, aurpegiak margotu, eskolako sarrera apaindu... Oso polita geratu zaigu. Zer uste duzue zuek?

Baina bukatzeko…FESTA BELDURGARRIAAAA!!!!!

Ederki pasatu dugu!


2020(e)ko irailakren 18(a), ostirala

2020-09-16 BARAZKIAK LANDATZEN HH5



 Kaixo aspaldiko bloga zaleok,

Gure aitona-amonei esker, Bitoriano eta Mari karmen, aurtengo ikasturtean ere ekin diogu baratzako lanetan. Beraiek baratza txukundu eta aholkuak eman ondoren, hasi ginen martxan. Ostegunean, aitona-amonek esan bezala, egun apraposa ilbehera zenez, garaiko barazkiak landatu genituen. Oso gustora jardun genuen: lurra astintzen, zulotxoak egiten, landareak aldatzen, ureztatzen….ea hurrengo uzta ederra izaten dugun!!!!!


2020(e)ko otsailakren 28(a), ostirala

2020-02-27 ERIZAINEN BISITA HH4



Ostegunean, Alexen amatxo Lara eta Anneren amatxo Leire, erizainak, gogoz etorri zitzaizkigun. Aholkuekin, galdera zirikatzaileekin eta azalpenak emanaz hasi zuten saioa. Beraien gailu eta materialekin jardunaz jarraitu zuten. Eta… bukaeran ederrena: antzezpentxoak eginaz nahi zuenarentzat igeltsua jartzeari ekin zioten. Izugarri ondo pasa genuen!! Nahiz eta haurren familiakoren batzuk irteeran sustoren bat hartu!! Eskerrik asko bikote! Muak!


2020(e)ko otsailakren 26(a), asteazkena

2020-02-21 HH3ko INAUTERIAK


Poz pozik gabiltza inauteri giroan, mozorrotu  eta aurpegiak margotu ondoren denok dantzara !!!
Hasi da festa!!!

2020(e)ko otsailakren 20(a), osteguna

Albistegi tailerra



Denon artean ekosisten hezitzailea aberasten jarraitzen dugu. Oraingo honetan kazetarien bisita izan dugu, Mila esker Lara eta Aitor.


2020(e)ko otsailakren 19(a), asteazkena

2020-02-12 HH3ko ESPERIMENTUAK


Aste honetan bi esperimentu egin ditugu Mate-Zientzi tallerrean.
Zuen haurrei galdetu nola egin ditugun eta ea ausartzen zareten etxean egiten.


                               1.GOXOKIAK
                               2.PATATA

2020(e)ko otsailakren 10(a), astelehena

HH4D Peruren amaren bixita


Oraingoan  Peruren ama, Esti, gure gelara ipuina kontatzera etorri zen. Oso gustura egon ginen ipuina entzuten, lasai lasai, goxo goxo! Mila esker Esti eta nahi duzunera arte!



2020KO INAUTERIAK HHn: ARGITXO

ARGITXO iratxo bat da, MARI sorginarekin Izarraizpeko “Mari Sorgin” kobazuloan bizi dena. Urtero-urtero menditik kalera jaisten da eta ume artean egotea gustatzen zaio eta, jakina, Zumaiara ailegatu eta non hobeto gure eskolan baino. Ezkutuan ibiltzen da, inork ez du ikusten baina sumatu bai, sumatzen dugu.

         JANTZIA:
·         Abarkak eta galtzerdi zuriak
·         Leotardo edo galtza zuriak
·         Jertse, polo, alkandora, txamarra... berdea
·         Txanoa (eskolan emango zaie)
·         Kriseilua ( eskolan egingo dute)


Dantzatuko ditugunen doinuak:

-       Axuri beltza
-       Txulalai



2020(e)ko otsailakren 7(a), ostirala

20-01-31 MAMIA PRESTATZEN ETA DASTATZEN -ZIENTZIA HH 4-5



    AZKENEAN GOGORTU DA!!!!! HOIEK ZIREN BERAIEN HITZAK, ONTZI BAKOITZEAN LAU TANTA GATZAGI ETA….. MAMI GOXUA!!! DENENTZAT GOXUA EZ IZAN ARREN, PRIMERAN PASATU DUGU PRESTATZEN. HONA HEMEN DITUGUN ARGAZKIAK.  



2020(e)ko otsailakren 5(a), asteazkena

Txokolatearekin gozatuz HH 2


Gorputzarekin lotuz zentzumenak landu ditugu. Horretarako txokolate hautsa erabili dugu.A ze gozatua eta goxatua hartu dugun, ukituz, usainduz, behatuz eta dastatuz.



2020-01-22 PELLO AÑORGA HH4


   Joan den hilean Pello Añorga ipuin kontalari eta idazlea etorri zen gurera. Izugarri ondo pasa genuen berarekin! Saioan zehar barre algararik eta harridurarik ez zen falta izan. Hurrengora arte 

Pello eta jarraitu horrela!


2020(e)ko urtarrilakren 29(a), asteazkena

2020-01-17 NAHASTEAK HH4-5 ZIENTZIA


   
    Zer uste duzue gertatuko dela ura eta kafea nahastuz gero? Eta ura eta olioa nahastuz gero? Nahastuko dira, erdizka nahastuko dira edo ez dira nahastuko?
 Honelako 6 nahaste ezberdin frogatzen aritu gara oraingo honetan.
Hona hemen gure argazkiak.



2020(e)ko urtarrilakren 28(a), asteartea

2020-01-24 BOLUMENA HH4-5 ZIENTZIA


   Bolumen hitza aipatu eta guztiek musikarekin erlazionatu dute. Poliki-poliki konturatu gara guk eta material ezberdinek espazioa okupatzen dugula. Hori frogatzen aritu gara bolumen ezberdineko materialak tamaina berdineko ontzietan sartuz.
Hona hemen gure esperimentuen argazkiak.