2019(e)ko urriaren 10(a), osteguna

OLARRU EGUNA



Gure herriko ohitura eta kultura indartzea da gure eskolako  helburuetako bat eta horretarako Olarruaren munduan murgiduak egon gara tailer desberdinetan ekintza desberdinak eginez.
.






19-09-04 HAZIAK EREITEN HH 4-5 URTE ZIENTZIA



 Gelako baratza bertikalak martxan jarri ditugu aurten ere. Gauza asko ikasi ditugu hazien inguruan: nondik ateratzen diren, nolakoak diren, ze usain duten, ze zapore duten, ereiteko prozesua nola den, etab.





 Espero degu laster batean erneko direla, joango gara kontatzen!

2019(e)ko ekainaren 27(a), osteguna

HH3 -URAZ GOZATZEN- 2019-06-19


                                      Ura goitik, ura behetik, ura izkina guztietatik.
                                      Pozik ibili gara elkarrekin.
                                      Ondo pasa oporretan!!!
                                      MUUAAAA!!!!!

2019(e)ko ekainaren 26(a), asteazkena

10-06-07 OSTADARRA SORTZEN ETA IODOKIN NAHASKETAK-HH 5



    Hemem dituzue burutu ditugun azken esperimenduak. Beti bezala hipotesiak ateratzen jardun dugu. Batzutan asmatu, bestetan ez...baina garrantzitsuena bikain pasatzen dugula da!!!!
   



2019(e)ko ekainaren 20(a), osteguna

HH2 -MELA MELA JOLASEAN- 2019-06-18






                                                 Mela mela jolasean, algara batean

   

19-06-14 Amama Mari Karmenen erroskilak



Amama Mari Karmen; Shonen amama, erroskilak nola egiten dituen azaltzera eta prestatzera etorri zitzaigun. Haur asko izan arren pazientzia handiz azaldu zizkigun prozesu guztia eta kontu kontari aritu zen gurekin. Erroskilei bere etxeko lima ere bota genion, a ze usai goxoa zuena!! Bukaeran erroskilatxoak dastatu genituen, ze ederrak zeuden!!!
Eskerrik asko Mari Karmen eta nahi dezun arte. MUAK!!!



2019(e)ko ekainaren 17(a), astelehena

HH2 -EMANALDIA- 2019-06-12


          Tzunpa, tzunpa, tzunpa, tzun, oinak eta ipurdia astinduz, elkarrekin              dantzatuz ibili gera gu!!!

             



2019(e)ko ekainaren 14(a), ostirala

HH5 Ipuin Kontaketa 2019-6-11




   Oraingoan ipuin kontaketa izan dugu hizkuntza tailerrean. Iñaki, Martinen aita, etorri zaigu lehen gizakiei buruzko ipuina kontatzera. Ondoren marrazki bat eman digu margotzeko. Mila esker Iñaki!                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                    
                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                      

2019(e)ko ekainaren 11(a), asteartea

10-06-06 EKOGUNEAN HH 5URTE



Azkenean iritsi zen azken txangoa egiteko eguna, pasa den ostegunean eta gainera Ekogunera. Primeran pasa genuen, denetik eginez: landaren desberdinak usaindu; loreak dastatu; baratzean letxugak landatu eta ureztatu; etxabereak bisitatu eta bakoitzaren istorioak entzun. Eta bukatzeko, nola ez, bertako parke miresgarrian jolasteko aukera izan genuen. Egun borobila benetan!!!


2019(e)ko maiatzaren 28(a), asteartea

HH3- AIZARNARA AUTOBUSEZ!





   Azkenean iritsi da gure irteerako eguna. Eguraldi onarekin naturaz gozatzeko aukera izan dugu. Animaliak ikusi, txerriak, katuak, oilarrak , oiloak, astoa… Kanpandorrreko kanpaiak nola mugitzen diren eta nolako soinua ateratzen duten. Hango ur ederra, zuhaitzak, baserri etxeak…Bazterrak arakatu, marraskiloekin jolastu… Zein ondo ibili garen!

2019(e)ko maiatzaren 22(a), asteazkena

2019(e)ko maiatzaren 20(a), astelehena

PAPIROFLEXIA


Izaroren ama, Arri, etorri zaigu oraingoan bisitan. Papera tolestuz irudi ederrak diseinatzen erakutsi digu. Ederki ibili gara! Eskerrik asko Arri!!!!




2019(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea

HH 5 -IRINA ETA GATZAREKIN IRUDIAK- 19-05-10



   Ederra festa izan duguna!!! oraingo honetan kairaren amak, sarak, irina, gatza eta urarekin irudiak sortzeko orea nola egiten den erakutsi digu. a ze anabasa eta gozamena orearekin!!. baina kontuz, ez dira jateko apaintzeko baizik!!! oso politak atera zaizkigu eta oraindik politagoak lehortutakoan margotzen ditugunean. eskerrik asko sara aukera hau emateagaitik eta nahi dezun arte!


https://photos.app.goo.gl/uAdPtRhPkSNqq6As7


2019(e)ko apirilaren 11(a), osteguna

HH 2 TXOKOLATEAREKIN ESPERIMENTATZEN

   HIRUHILEKOA ONDO BUKATZEKO ARGITXOREKIN BATERA TXOKOLATEAREKIN ESPERIMENTATUZ FESTA GIROAN OSPATU DUGU.

UUMMM!!!!! ZE GOXOA!!!!!

 

HH 5URTE AMAMA LURDESEN PASTAK PRESTATZEN 19-04-10




    Atzo sukaldeko labea martxan jarri genuen berriro ere, Aimarren amama Lurdesen pasten errezeta burutzeko. Pausoz-pauso eta prepezioz azaldu zigun guztia. Dibertigarria izan zen forma desberdinetako moldeak erabiltzea eta gustagarriena, nola ez, bukaeran dastatzea!!! izugarri onak atera ziren.

Mila esker Lurdes eta nahi duzun arte!!!




2019(e)ko apirilaren 9(a), asteartea

HH 4. San Migelera irteera

    Eguraldi ederrak lagunduta egun pasa atsegina egin genuen San Migulen. Hemen ikus ditzakezue ateratako hainbat argazki.


2019(e)ko apirilaren 5(a), ostirala

HH5 INGURUKO BASERRIETARA IRTEERA



    Eguraldi zoragarriarekin eta mapa eskuartean dugula, poz-pozik atera ginen eskolatik. Ekin genion abenturari!
Kokatutako baserri eta inguru guztiak zeharkatu genituen, bi atsedenaldi eginez: hamaiketako Santa Klara baserrian eta bazkaria Endañetan. Benetan eskertzekoa da egin ziguten harrera eta azaldu zuten konfiantza, pazientzia… egun borobila eta ahaztezina! Beraien inguru paregabea, animali eta jolasekin izugarri ondo pasa genuen! Esker mila zuen eskuzabaltasunagatik!!



2019(e)ko apirilaren 3(a), asteazkena

HHH5 UZTA JASO, PRESTATU ETA JAN!!! 19-03-29


Azkenean iritsi da eguna uzta jasotzekoa, gure baratzean pila bat porru eta ezin hobeak jaso ditugu. Porruak atera, garbitu eta  zenbatu ondoren...sukaldatzeko prest. Pazientziarekin, garbitu, txikitu eta porru salda izugarria atera zaigu!! On egin!!!



2019(e)ko apirilaren 2(a), asteartea

Forondara irteera! HH3 2019/03/22



Eguraldi ona aprobetxatuz, HH3-ko lagunek Forondara irteera egin genuen.

10:00ak aldera eskolatik atera ginen eta Forondara abiatu aurretik, parke batean geratu eta hamaiketakoa egin genuen bertan.

Indarrak hartuta Forondara abiatu ginen. Aldapatxoa igo eta iritsi ginen bertara! Bertan bazkaldu, asko jolastu eta primeran pasa ondoren, berako bideari ekin genion berriz ere.

Eskolara iritsi aurretik Endañetako parkean geldialdi bat egin genuen. Bertan, Argitxori abestu genion eta honek turutatxo batzuk eman zizkigun opari!


Eskerrik asko Argitxo!





2019(e)ko martxoaren 25(a), astelehena

SORTZEN ETA ESPERIMENTATZEN HH 5 URTE 19-03-15



   Oraingo honetan zientzia tailerrean sorkuntzari bidea eman diogu: Batetik, zazpi egunetan estalatitak sortu ditugu eta koloreak buruz behera jarriz atzekoz aurrera ikusi ditugu. Eta bestetik, puxikekin suziriak egin ditugu.  Benetan jarduera interesgarriak!!!


2019(e)ko martxoaren 15(a), ostirala

HH3KOAK PARKEAZ GOZATZEN



Otsaileko eguraldi ederrari esker, ostiral arratsaldeetan, Sagarbideko parke berrituaz eta Endañetako parkeaz gozatzera atera gara.

Naturarekin kontaktuan ederki pasa dugu, nahiz eta erabat zikindu garen.  Jolasetan gure gorputzak ematen dizkigun aukerak eta trebeziak probatzen aritu gara, emozioz beterik.


2019(e)ko martxoaren 12(a), asteartea

2019(e)ko martxoaren 7(a), osteguna

Erizaina gure gelan



    Oraingoan  HH5D gelako Anneren ama etorri zaigu bisitan. Bera erizaina da eta bere lanbidearen berri eman digu. Fonendoskipioarekin bihotz taupadak entzun ditugu, haurrak erditzea nola izaten den ikasi dugu (epidural eta guzti), tripako mina eta  belarriko mina nola sendatzen diren ikusi dugu, eskaiola jartzen ikasi eta bizi izan dugu…  Eskerrik asko Leire!




2019(e)ko martxoaren 6(a), asteazkena

ESPERIMENTATZEN HH5 URTE

   Benetan harrigarriak otsailean egin ditugun esperimenduak: kandelarekin, koloranteak erabiliz….botilan puxika puztuz…..zuloa eginez ura ez dela erortzen…….gezurra dirudi baina hala da gure ZIENTZIA!!!



GURASOEN BISITA



   Gurasoen bisita berri bat izan dugu. HH5C gelako Aratzen ama etorri zaigu hizkuntza tailerrera ipuin bat kontatu eta hainbat ekintza egitera. Ekintza hauek amaituta zientzia tailerrean jarraitzeko aukera izan dugu. Oso gustura egon gara! Mila esker Silvia


Guraso bisitak


     Azken egunotan arte tailerrean izan ditugun gurasoen bisiten berri emateko idazten dizuegu 

oraingoan.Mila esker!!!




2019(e)ko otsailaren 28(a), osteguna

Zumaiako joaldunen bisita

Haur hezkuntzara Zumaiako joaldun taldearen bisita izan dugu.Asko ikasi  eta gozatu dugu. Ostiralean gure txanda izango da.Mila esker taldeari.

2019(e)ko otsailaren 27(a), asteazkena

Igor Galarraga


Z.I.G gelako Igor Galarraga  etorri zaigu bisitan.Bere gelan egiten diztuzten lanak erakutsi dizkigu eta saioari abestuz eman diogu bukera.


2019(e)ko otsailaren 25(a), astelehena


2019KO INAUTERIAK HH: TTUNTTURROAK EDO JOALDUNAK

TTUNTTURROAK EDO JOALDUNAK

Ituren eta Zubietako inauterietan agertzen dira.
Joaldunak bi herri hauetako bizilagun taldeak dira; beraien ezaugarri nagusia gerrian zintzarri handi parea lotuta eramatea da.
Zintzarria da Inauteri hauetako elementu nagusia.
Gerria astinduz, izugarrizko hotsa ateratzen diete zintzarrioi.
Binaka joaten dira ilaretan Joaldunak.
Ituren eta Zubietako joaldunen janzkera desberdina da. Iturengoek ardi larru doblea eta painelu gorriak daramatzate soinean;
Zubietakoek, ordea, ardi larru bakarra eta painelu urdina. Badago beste era bat ere talde hauek izendatzeko: Zanpantzarrak.


JANTZIA
  • Azpiko gona txuria.
  • Galtza urdinak (mahoizkoak, bakeroak, txandala....)
  • Abarkak eta galtzerdi txuriak
  • Zapi handi koloretsua
  • Eskolan prestatutako oihala (eguna baino lehen etxera eramango dute)
  • Txanoa (eskolan daukate)

2019(e)ko otsailaren 14(a), osteguna

2019(e)ko otsailaren 11(a), astelehena

2019/02/07 Aitona Goioren emanaldia





HH3 urteko lagunek aitona Goioren bisita alaia izan genuen.
Errepertorio egoki eta eguneratua du aitonak eta kitarraren laguntzaz abesti eta dantza saioa izan genuen; Xalala-rikiri, maite zaitut, korro txirinbolo, zumaiako trena, ranroberra…
Horrez gain, Kitarra instrumentuaren azalpenak eman zizkigun eta bukatzeko ipuin polit bat entzun genuen eta ipuinaren kanta erakutsi zigun.
Eskerrik asko, Goio tarte goxo hori eskaintzeagatik.





2019(e)ko otsailaren 8(a), ostirala

2019(e)ko otsailaren 5(a), asteartea

2019KO URTARRILAK 4 – SAN BLAS OPILAK -HH5




      GARAIAN GARAIKO KONTU, KANTU ETA JANARIEKIN GATOZ ORAINGOAN,  ANDONI SUKALDARIA, EKAINEN AITTA, ETORRI DA  ETA SAN BLASAK NOLA EGITEN DIREN PAUSOZ,PAUSO  ERAKUTSI DIGU, BAITA BESTE HAINBAT GAUZA BITXI  ERE. PROFESIONAL BATEN ESKUARTZEA  ANTZEMAN DA, OPILTXOAK IZUGARRIAK ATERA DIRA ETA!!!! ESKERRIK ASKO ANDONI ETA NAHI DUZUN ARTE!!!

2019(e)ko urtarrilaren 28(a), astelehena

ESPERIMENTATZEN TXANPONA, ARRAULTZA, ESNEAREKIN...HH 5URTE



     Esperimentatzen ederki asko pasatzen dugu. Majia dirudien arren guztiak bere azalpen zientifikoa du: txapona desagertzen da, arraultzak saltariak bihurtzen dira, koloretako itsasoa sortzen da….Hemen dituzue azken jarduera batzuen irudi batzuk, ea gustokoak dituzuen!
Aioooo eta hurrengora arte!!