2018(e)ko urriaren 31(a), asteazkena

HH2.IKASTURTE HASIERA



   Ikasturte berri honi hasiera eman diogu eta pozik dabiltza gure eskolako txikienak.



HH 4 URTEKOEN TAILERRA MARTXAN.






     Orain arte bizitakoa zuekin partekatzeko asmoz prestatu dugu bideotxo hau.Gure beldar txikiak tximeleta eder bihurtzeko bidea hasi dute. Goazen esperientziaz gozatzera.









2018(e)ko urriaren 29(a), astelehena

PUXIKA PUZTEKO KIMIKA



   Ostiralean beste esperimentu bat burutu genuen, puxika puzteko kimika deritzona. Batez ere bi osagaiak elkartzerakoan sortzen den erreakzio kimikoa oso dibertigarria izan zen.


2018(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

HH 5 URTE BIZKOTXOA





   Sukaldeko labea jarri dugu martxan. Errezetak aztertuz, behar ditugun osagaiak eta tresnak hartuta bizkotxo bikainak atera zaizkigu. Gustagarriena dudarik gabe azken pausoa izan da guk egindakoa dastatzea... ummm, ze gozoa!!!!!


2018(e)ko urriaren 16(a), asteartea

HH 5URTE- ETXEKO LANPARA LABA- 18-10-05




   Oraingo honetan kimika ukitu batekin gatoz, olioa, ura, tenpera, pilula....ze gertatuko ote da?? Gure lanparatxoek sumendia ziruditen!!! Esperimentu honekin irrikitan eta gozatuz jardun dugu. Ea zuei ere irudiak ikusiz berdina gertatzen zaizuen.


HH 5 URTE- ZUHAITZAK AZTERTZEN- 18-10-02



    Gure zientzilari txikiak hasi dira lanean, gure inguruko zuhaitzak direla ta ikastetxean ditugunak nolakoak ote diren sortu zen jakinmina. Hori dela eta, atarira irten ginen ikerketa lanak egitera, behatu, hostoak-fruituak jaso, usaindu....identifikatu, bilduma osatu eta bukatzeko zuhaitz bakoitzari txarteltxoa jarri genien.
Hor dituzue lan honen argazki batzuk: