2021/03/01

BARATZA 2021-02-24 HH5

Kaixo lagunak!

Oraingo honetan baratzan aritu gara lanean. Ikasturte hasieran landatutako porruak handitu direla ikusi dugu eta uzta ederra bildu dugu denon artean: 48 porru hain zuzen ere! Lan ederra egin dugu! 

Baina ez hori bakarrik, porruak atera ondoren lurra prestatu eta tipulak eta patatak ere landatu ditugu. Asko ikasi dugu gaurkoan ere.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina