2017(e)ko maiatzaren 30(a), asteartea

HH4D MUSIKARIAK (2017-05-26)

Joan den ostiralean, Ibon, Lierren aita eta Amaia, Maiderren ama, gure gelara etorri  ziren saxofoia, sopranoa eta flauta jotzera.
Partitura eta atrila zer diren erakutsi ziguten eta gainera, jolasean ere ibili ginen: begiak itxiz belarriak adi ipini eta zein tresna jotzen ari ziren asmatuz.
Lasto zati batekin  oboearen   bokilaren antzeko  tresna bat ere egin genuen.
Musika tresnen garbiketaren garrantziaz ere jardun ziren.
ZENBAT IKASI DUGUN!!!




Plazer bat izan da zuekin egotea.
MILA ESKER!!!

2017(e)ko maiatzaren 28(a), igandea

HH5 LARRAUL (2017-5-19)

Aurten HH 5  urteko haurrekin ikasturte bukaerako irteera Larraulera egin dugu. Eguraldia ez zen izan oso ona, hala ere ondo pasa genuen. Euria hasten zenean eliz ondokoa aterpean gordetzen ginan, atertzen zuenean parkean eta plazan jolasten genuen. Herria oso polita da eta dagoen frontoian ere jolasten ibili ginen. Denok gustura ibili eta gero eskolara itzuli ginen berriro autobusez.




                                          Resultado de imagen de larraul










HH 3 URTEKOAK TREN GELTOKIRA /2017-5-25)

Ostegunean, tren geltokira goiz buelta izan genuen. Izaroren aita, Iñaki, bertako autobus gidaria denez laguntzera etorri zen.
Luxiokin batera tren geltokiko azalpenak eman zizkigun. 
Sorpresa izugarria izan genuen, izan ere, trenera eta autobusera sartzeko aukera izan genuen!!!
Bukaeran,  Iñakik autobusa gidatu zuen guri bozina joz. Ondoren hamaiketakoa egin eta eskolara itzuli ginen.

Bikaina eta ahaztezina gure bisita!.
Esker mila Iñaki eta Luxio!


         zumaia-kanpina-garraio-ordutegiak                           

2017(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

HH4 UDABERRIA (2017-05-11)



   Udaberria dela eta, lore kontuetan aditua den Liberen bisita izan dugu oraingoan. Landare pila ekarri dizkigu eta  horrez gain, guk etxetik ekarritako yogur pote batean haziak nola erein erakutsi digu.
A ze gozamena  norbere potoa lurrez betetzea!!!
Gero, hatzarekin zulotxoa egin eta bertan haziak sartu ditugu.
Bukaeran ,gure eskuekin  egindako paperezko lore sorta bat oparitu diogu Liberi. 
Gure potea etxera eraman degu eta han zaindu beharko dugu. Ea zein lore ateratzen zaigun!!!
Izugarri ikasi dugu gaur ere .
Mila esker guztiagatik Libe!!!

          Eta nola ez.... zuk gela bakoitzari oparitutako landarea ere oso ondo zainduko dugu!!!




2017(e)ko maiatzaren 19(a), ostirala

HH2 TXOKOLATEAREKIN JOLASTEN (2017-05-04)

Gauza polit pila egiten ditugu gure geletan.  Oraingoan txokolatea egin dugu. Baina ez gure etxean egiten den bezala, txokolate hautsa mahaira bota digu andereñoak eta ur pixka batekin nahastuz, sekulako txokolatea egin dugu!.  Hau gozamena!!!


2017(e)ko maiatzaren 18(a), osteguna

HH4C FISIOTERAPEUTAREN BISITA (2017-05-15)

Duela egun gutxi, Idoia, gure gelakide den Haizeren ama izan da gure artean. Bera fisioterapeuta da eta bere lanaren berri eman digu. Interez handiz jarraitu dugu azaldutako guztia. Lantokian erabiltzen dituen jantzi bereziak ere erakutsi dizkigu. Garbi geratu zaigu zein garrantzitsua den ondo eseritzea eta gure gorputza zaintzea. Gainera, geuk ere elkarri masajetxo bat ematen ikasi dugu.
Elkarrekin dantzatuz amaiera eman diogu saioari.
Oso interesgarria izan da.
Mila esker zure ekarpenengatik, Idoia!



ARGAZKIAK






2017(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena

HH4 ZUBIETA (2017-05-12)


Joan den ostiralean , HH4 mailako haur eta irakasleok  Zubietara joan ginen autobusez. Eguraldia lagun genuela egun zoragarria igaro genuen. Iritsi orduko , hamaiketakoa egin eta paseotxo bat emanez Zubietako ingurua ezagutu genuen. Ondoren , bazkaldu eta  bapo ibili ginen bertako frontoian, parkean eta dindanetan jolasean.




HH3URTE GURE AITONEKIN SOLASEAN (2017-05- 15)



Joan den asteazken eta ostiralean, gure gelako bi ikasleen aitonak elkarrizketatu genituen, aittitta Juan Mari eta aitxatxa Jexux, hain zuzen ere. 
Hamaika kontu eder esan zizkiguten, baita gure ikasleek ere, euren gaztetako bizilekua eta haien  bizimodua egungoarekin alderatuz. Solasaldiarekin amaitzeko, Juan Marirekin kantari aritu ginen, eta Jexuxekin, ostera, erromeri txikitxo bat egin genuen, berak ahoko soinua joz eta haurrek jo ta ke dantzatuz.

Eskerrik asko bioi!!!! 



2017(e)ko maiatzaren 10(a), asteazkena

HH 3 urtekoak Aizarnara (2017-5-5

Joan den ostiralean  hiru urtekook, ikasturte bukaerako irteera izan genuen.
Aizarnara joan ginen,  egun ederra pasatuz  hango toki desberdin eta animaliak ikusiz. Hemen dituzue ateratako argazkiak:



2017(e)ko maiatzaren 2(a), asteartea

HH4 ARGITXO (2017-04-07)


Oporren aurreko azken egunean Argitxoren festa ospatu genuen. Jolastuz, marraztuz eta berak erakutsitako abestiak kantatuz  ederki gozatu genuen .
Berak ekarritako oparia ere izugarri gustatu zitzaigun!!








                                                 Aio Argitxo!!!
Zu  berriz etorri bitartean guk euskaraz hitz egiten jarraituko dugu!