2023/11/27

HH4 FAMILIAK ESKOLAN

 Kaixo blog zaleok!

Familiei gurera etorri eta beraien ezagutza zein trebetasunak partekatzeko eskatu genien, eta gaurkoan orain arte izandako hiru bisitak aurkeztu nahi dizkizuegu.

Lehena Koldo izan zen, porruak aldatzen irakatsi zigun aitona. Primeran pasa genuen eta laguntza ezin hobea izan zen gure baratzerako.

Gero Ane ama etorri zen. Intsektuei buruzko datu interesgarri mordoa ekarri zizkigun, eta bereziki inurriei buruz jardun genuen. Adi-adi entzun genuen kontatu zigun guztia eta orain Zientzian berak utzitako inurritegia dugu egunez egun ikasten jarraitzeko.

Azkenik, Asier aita etorri zen gurera. Gau Beltzerako gure gelak apaintzeko hustu genituen kalabazak aprobetxatuz bizkotxo goxoa egiten irakatsi zigun. Osagai desberdinak neurtuz eta nahastuz masa aparta lortu genuen denon artean eta zuzenean labera sartu genuen. Luze xamarra egin zitzaigun itxaron beharreko denbora, baina azkenean dastatzeko aukera ere izan genuen. A ze bizkotxo goxoa!

Izugarri aberasten gaitu familien presentziak eskolan eta hemendik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu gurekin pasatako denboragatik.













 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina