Goxatu ederra hartu dugu gure inguruko
borobilak esploratuz eta YAYOI KUSAMA ezagutuz
Kaixo blog zaleok!
Familiei gurera etorri eta beraien ezagutza zein trebetasunak partekatzeko eskatu genien, eta gaurkoan orain arte izandako hiru bisitak aurkeztu nahi dizkizuegu.
Lehena Koldo izan zen, porruak aldatzen irakatsi zigun aitona. Primeran pasa genuen eta laguntza ezin hobea izan zen gure baratzerako.
Gero Ane ama etorri zen. Intsektuei buruzko datu interesgarri mordoa ekarri zizkigun, eta bereziki inurriei buruz jardun genuen. Adi-adi entzun genuen kontatu zigun guztia eta orain Zientzian berak utzitako inurritegia dugu egunez egun ikasten jarraitzeko.
Azkenik, Asier aita etorri zen gurera. Gau Beltzerako gure gelak apaintzeko hustu genituen kalabazak aprobetxatuz bizkotxo goxoa egiten irakatsi zigun. Osagai desberdinak neurtuz eta nahastuz masa aparta lortu genuen denon artean eta zuzenean labera sartu genuen. Luze xamarra egin zitzaigun itxaron beharreko denbora, baina azkenean dastatzeko aukera ere izan genuen. A ze bizkotxo goxoa!
Izugarri aberasten gaitu familien presentziak eskolan eta hemendik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu gurekin pasatako denboragatik.
Kaixo blog zaleok!
Gaurkoan flotazioaren inguruko esperimentua egin genueneko argazki sorta dakarkizuegu.
Objektu desberdinak uretara botatzean zer gertatuko zen esperimentatzen ibili ginen. Hondoratu egingo da? Flotatu egingo du? Edo erdian geldituko da? Hipotesi mordoa egin genituen eta gure artean iritzi ezberdinak bazeuden ere gure begiz ikusi ahal izan genuen zer gertatzen zen benetan. Emaitzak orri batean ondo gorde genituen behar dugun aldiro bertara jo ahal izateko.
Zalantzarik gabe esperimentatzen jarraituko dugu zientziak guretzat gordeak dituen sekretu guztiak ikertzeko.
Agur, hurrengo arte!
Kanpo espazioa proposamen
desberdinekin jantzi dugu, haurrei jolaserako aukerak zabaltzeko asmoz.
Proposamenek, materiala sentitu, behatu eta hauekin aritzeko aukera emango
digute.Jolasak ingurura zabaltzeko bidea eskainiko digu.
Ikasturte hasiera esperientziak, ekintzak eta harremanak elkar trukatuz aberasten goaz.
Ikasturte berri on bloga zaleok, aurtengoa
jarduera batzukin hasiko dugu. Izugarri ondo pasa genuen adibidez olagarru
egunean. Benetazko olagarroa ukitu, eskulanak, kantak eta bukatzeko olagarro brotxetak
prestatu genituen. A ze nolako festa! Batzuk gainera brotxetak primeran dastatu
zituzten, ederra jan festa! Ea bideoa gustuko duzuen, ondo pasa!
Azkenean iritsi zen gure autobuseko irteera egiteko eguna. Irrikitan ginen joateko eta Orio aldean egun dotorea igaro genuen, hegaztiak ikusiz eta hondartzako parke zoragarrian jolastuz. Hemen dituzue han ateratako argazki batzuk.
Ondo pasa oporrak!!
Pasa den ostiralean gure
ikastetxeko atarian… Plisti-Plasta bikaina ur festa!!! Beroari aurre eginez,
jolas desberdinekin goitik behera busti ginen eta izugarri ondo jardun genuen!!
Hemen dituzue egun hortako
bideotxoa, ondo pasa eta gozatu opor aldian.
Oraingo honetan paperarekin ekintza
desberdinak egin ditugu: papera askatu, moztu, ezkutatu jolastu, busti…
Eskuak erabiliz
zein ondo pasa dugun!!!
Bizkar gainean motxila hartu eta poz-pozik autobusean eseri eta Arruara joan
gara.
Ze ondo pasa dugun lehenengo irteera
honetan!!!
KAIXO DENOI:
TXAN,TXAN TXAN!!!! JARRAITZEN DUTE GURE EKOSISTEMAK MARTXAN!!! AZKEN HIRUHILEKO HONETAN EGIN DITUGUN JARDUERA BATZUK HEMEN DITUZUE IKUS GAI. ONDO PASA!!!
Kaixo:
Pasa den ostiralean Santixo hondartzara joan ginen, bero egin izan arren oso ondo pasa genuen, itzala ere bilatu genuen eta tarteka itsasoko haizea ere gurekin zebilen. Hemen dituzue egun hortako irudi batzuk. Ea zuen gustukoa diren!!
Zumaiako Herri Eskolan haurrak bizipen desberdinez aberastea dugu helburu. Bizipen horiek izango baitira nortasuna eraikitzen lagunduko dutenak. Hona hemen bi bideo bizipen horien erakusgarri.
HH 3 URTE ESPERIMENTATZEN 2023ko 2.hiruhilekoa
Tzen, tzen tzen jarraitzen dugu esperimentatzen!!!!!
Hiruhileko honetan ere saltzeatzen jardun dugu: gominolak mugikorrak bihurtzen, erreakzio kimikoak sortzen, patata eta lastotxoaren erronka asmatzen, ereindako landareak aldatzen, flotazioarekin hipotesiak asmatzen….Esperimentu guztietan gustura ekinez eta sarritan zur eta lur geldituz aritu izan gara. Dena den badakizue lagunak, ez da magia, zientzia da!!
Ondoko bideoa ea gustukoa duzuen.
Ura, irina, gatza eta
olioarekin saltsan ibili gara. A ze
gozatua hartu dugun !!!
Eta gainera plastilina
sortu dugu gelan nahi dugunean erabiltzeko. Ze ondo!!!
Zumaiako Herri
Eskolan, ekosistematan jolasean. egiten, sortzen... jarduten dute haurrek, bere behar eta nahiak entzunez eta
erabakiak hartuz. Hezitzaileok asteroko jarraipen bilera egiteko ezinbestekoa dugu haurren jarduna dokumentatzea.
Bideo honetan espazio desberdinetan gertatzen denaren zertzelada batzuk partekatu nahi izan ditugu.