Kaixo lagunak,
Udaberria etorri dela ospatzeko zer hobea Askizura joatea baino!! Eguraldi ederrarekin abiatu ginen eta bidean gozatu genuen paisaiarekin, animaliekin eta zuhaitzekin. Askizun bertan ere jolasean primeran ibili gara, esku pilotan, soka saltoan, xomorroak aurkitzen, loreak biltzen... Hementxe dituzue argazki batzuk, denen gozamenerako. Hurrengoan gehiago, aguuurrr!!!