Eguraldi ona aprobetxatuz, HH3-ko lagunek
Forondara irteera egin genuen.
10:00ak aldera eskolatik atera ginen eta
Forondara abiatu aurretik, parke batean geratu eta hamaiketakoa egin
genuen bertan.
Indarrak hartuta Forondara abiatu ginen.
Aldapatxoa igo eta iritsi ginen bertara! Bertan bazkaldu, asko jolastu eta
primeran pasa ondoren, berako bideari ekin genion berriz ere.
Eskolara iritsi aurretik EndaƱetako parkean
geldialdi bat egin genuen. Bertan, Argitxori abestu genion eta honek turutatxo
batzuk eman zizkigun opari!
Eskerrik asko Argitxo!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina