Asteartean, H.H 5 urtekoak Ekogunean izan ginen. Zumaiako herri eskola
aukeratua izan da ekogunekoekin batera ingurumen hezkuntzan aurrera egiteko
beraien proiektuan parte hartzera.
Hainbat gauza ikusi eta beraietaz jabetzeko aukera izan genuen. Zer behar
duten landareak bizitzeko, erein eta landaturen arteko desberdintasuna, nola
landatu eta nola erein... Abeletxean ere egon ginen. Animalien bizitokia eta
bizitza ezagutu, ukitu eta gozatzeko aukera izan genuen. Bukatzeko, parkean
ibili ginen. Zein ederki pasatu genuen.
Aaaaahhh! Eta ahaztu gabe…..oparitxoekin itzuli ginen eskolara!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina