2017/06/21

HH4D Bi haurdun gure gelan 17/06/19

      Ekainak 19an , Arantzazu, Oierren ama, eta Monica, Aneren ama, gure gelara etorri eta biak haurdun daudenez, gaiaren inguruan hainbat azalpen eman zizkiguten.
Hasteko, "Haurrak nola jaiotzen diren" ipuina  kontatu ziguten.
Tripa barruan , urez betetako poltsa baten barruan hasten direla ere jakin genuen.
Geu  ere poltsa handi batzuen barruan sartuta ibili ginen, amaren sabelean sentitzen dena sentitu nahiean.
Nondik elikatzen diren ere ikasi genuen, eta baita ekografiak ikusi ere.

     Elkarrekin, beraiek proposatutako hainbat eskulan egin ondoren ,hamaiketako txiki bat egin , eta saioari bukaera emateko, oparitxoak ere trukatu genituen.

    Eskeinitako saioa zeharo interesgarria izan zen.
    Mila esker pottottiz!!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina