Gure gelako hiru gurasoei esker hizkuntza hauekin harremanetan jartzeko aukera izan dugu, gure artera inguratu baitira.
Hasteko "Hiru txerrikumeak" ipuina, bakoitzak bere hizkuntza erabiliz, antzeztu digute.
Jarraian, guraso bakoitzak bere herrialdea mapan kokatu ondoren, alfabeto desberdinak aurkeztu dizkigute eta baita hainbat pasadizo kontatu ere.
Naiz eta atzerritarrak izan, azalpen guztia euskaraz burutu dute, gure hizkuntza oso ondo menperatzen baitute.
Zorionak Hamida, Sebastian eta Irina.
Mila esker zuen ekarpenengatik!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina