Gure gelako hiru gurasoei esker hizkuntza hauekin harremanetan jartzeko aukera izan dugu, gure artera inguratu baitira.
Hasteko "Hiru txerrikumeak" ipuina, bakoitzak bere hizkuntza erabiliz, antzeztu digute.
Jarraian, guraso bakoitzak bere herrialdea mapan kokatu ondoren, alfabeto desberdinak aurkeztu dizkigute eta baita hainbat pasadizo kontatu ere.
Naiz eta atzerritarrak izan, azalpen guztia euskaraz burutu dute, gure hizkuntza oso ondo menperatzen baitute.
Zorionak Hamida, Sebastian eta Irina.
Mila esker zuen ekarpenengatik!
2016/03/17
2016/03/03
ARGITXO
Aurten ere, Argitxo Haur Hezkuntzan izan dugu lau aste luzeetan zehar.
Guk ikasteko hainbat olerki , abesti eta dantza utzi dizkigu bere txano gorrian ezkutatuta.
Berak ekarritako hamaiketako goxoak ere bapo jan ditugu .
Gainera, urtero bezala, HH5eko ikasleak opari berezia jaso dute.
Begira!Gainera, urtero bezala, HH5eko ikasleak opari berezia jaso dute.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)