Hemen zuekin konpartitu nahi dugu aurten Euskararen Egunaren ospakizuna. Aurten Manolo Urbieta gogoetan izan dugu eta bere abestiak gure mingainean. Egun ederra benetan!
ASKIZU Udazkeneko egun ederra izanda gure aurtengo lehenengo txangoa egin dugu, Askizura oinez joan gara motxila bizkarrean jarrita, Bidean paisai zoragarriaz gozatzeko aukera izan degu, itsasoa, herria, mendia eta animaliak. Askizura iritsita behiak eta txahalak ikusteko aukera izan dugu Eki eta Paulen familiako baserrian. Halako ibilbidearen ondoren ongi merezitako hamaiketakoa hartu dugu, jolastu egin dugu, berriro motxila ireki eta elkarrekin bazkaldu. Arratsaldeko partean, bideaz gozatzen eskolara abiatu ginen Izugarri ongi igaro dugu eguna. Horren froga hemen dituzuen argazkiak dira.
Maider, gure ikaskide den Haitzen ama, etorri zaigu gelara. Gure gorputza nolakoa den azaldu eta osasuntsu egoteko nola zaindu behar garen jakinarazi digu. Gure bizkar-hezurraren garrantziaz hitz egin ostean, masaje bat nola ematen den erakutsi digu. Ondoren, bikoteka jarri gara eta geuk praktikatu dugu. Azkenik, janarien piramidea azaldu digu. Garbi geratu zaigu denetik jan eta ur asko edan behar dugula osasuntsu izateko.
Bost urteko ikasle eta irakasleok, gure ikasle baten aitak eskeini zigun Saxofoi kontzertu ederraz gozatzeko aukera izan dugu. Mila esker, Julen halako azalpenak emateagatik!
Badakigu udara joan dela!! Baina gure pasiloetan oporretan non egon ginen gogoratzeko argazkiak jarrita ditugu. Gainera, lekuen izenak gure erara idatzi ditugu. Bost urteko gelan gaudenez gero eta gehiago idazten dugu!. Gure oporretako argazkiak ikusi nahi badituzu... gelaz gelako linkean sakatu.
Udazken egun ederra aprobetxatuz , ttipi-ttapa oinez, Sanmielera igo gara. Gelan lantzen aritu garen urtaroarekin harreman zuzen-zuzena izan dugu. Bidean, hainbat zuhaitz
eta animalia ikusi ahal izan ditugu. Bazterretan perretxikoak ere topatu ditugu.
Goian hamaiketakoa egin eta jolasean aritu ondoren, bi talde, gure ikaskide den Ziortzaren Torre baserrira jeitsi dira. Bertan, etxekoek mahastiak, tolarea, oiloak...erakutsi dizkiete. Asko ikasi ondoren, berriro Sanmieleko eliz atarira abiatu dira. Gosetuta iritsi eta denok elkarrekin bazkaldu dugu. Beste jolas saio baten ostean beheruntz abiatu gara. Nekatuta, baina oso pozik iritsi gara eskolara.
Ikasturte berriari hasiera ederra eman diogu HH4 geletako ikasle eta irakasleok. Gure ikaskide batek kilker bat ekarri du eskolara, eta guztion geletan txandaka zaindu ondoren, kilkerra bere ekosistemara itzultzea erabaki dugu. Santixo hondartzara joan gara aitzakia horrekin! Ibilaldi polita izan da, benetan. Gure kilkerra pozik geratu da bere lagunekin eta gu, berriz, primeran ibili gara!
Maiatzaren 20an HH5 mailako ikasleok Larraulera joan ginen autobusez. Goizeko hamarretan abiatu ginen. Iritsi ginenean, hamaiketakoa egin eta paseotxo bat ematera joan ginen. Zuhaitz desberdinak, loreak, zomorroak, astoak , ardiak, txakurrak....ikusi genituen. Ondoren, fontoian jolastu eta elizaren atariko itzaletan bazkaldu genuen. Azkenik, dindanetan jolastu ostean, autobusean sartu eta etxerako bidea hartu genuen. Egun ederra, benetan!!!!!
Aurreko astean, ingurumena zaintzeak duen garrantziaz ohartarazteko hitzaldia izan genuen. Esti, gure gelako Ugaitzen ama, etorri zen gelara eta birziklatzea zein beharrezkoa den jakinarazi zigun. Horrez gain, gure eskolan konposta nola egiten den azaldu ondoren, gure auzoan horretarako gunea non dagoen aduerazi zigun.
Gure kide den Maddi Martin Aizpuruaren gurasoek beraien EndaƱeta Zahar baserria ezagutzeko gonbidapena luzatu ziguten. Maiatzaren 5ean, goizeko hamarretan, eta hego haize beroa lagun genuela, HH5 mailako ikasle guztiok gure motxilak hartu eta bertara abiatu ginen. Bidean hainbat baserri, baratza eta animalia ikusi genituen. EndaƱeta zaharrera iritsi ginenean aitona Silvestrek eman zigun ongi etorria. Gero, Maddiren aita, Jesus Mari, eta anaia, Haitz gerturatu ziren. Biak gure gidari izan ziren bisitaldian: animaliak erakutsi zizkiguten, aldapa behera paseotxo bat emanez pottokei jaten eman genien, Jesus Marik gurpildun zezena hartu eta gurekin jolastu zuen, landareak ureztatu genituen, jateko goxoak ere atera zizkiguten, eta beraien etxeko ateak zabalik izan genituen. Egun ederra igaro ondoren, neka-neka eginda iritsi ginen eskolara!
Aurrerantzean Aita Mariko HH4, HH5 eta LH1 mailetako ikasleak Aita Mariko errekreo orduetan jolasteko aukera zabalagoa izango dute. Orain arte ederki aritu dira futbolean jolastuz, lurrean margoturiko jolas desberdinetan, soka saltoan, goma saltoan, dindanean, klarionaz marrazkiak eginaz eta beraien sormenez eratutako jolasekin dibertituz. Aurrerantzean eskupelotan jolasteko aukera ere izango dute; izan ere gure atezaina den Josuk, patioko horma bat aprobetxatuz, frontoi dotore bat prestatu digu.
MILA ESKER JOSU!!!
Horrezgain sakibaloian jolasteko material berria ere izango dute.
HH5 mailako ikasleok Sagarbiden izan gara. Bertan LH6 mailako ikasle jator batzuek gure ingurumena zaintzeko hondakinak sailkatzea zein beharrezkoa den azaldu digute. Konpostaren prozesuaren berri ere eman digute. Beraien tutoreen partehartzea ere izan dugu.
Udaberria iritsi zaigu eta baratzeko lanetan jardun gara. Atxurra erabiliz lurra harrotu ondoren, belarrak eta sustrai hondakinak erretiratu ditugu . Hainbat zizare azaldu zaizkigu! Azkenik, letxugak, kalabaza, usaidun hainbat landare eta marrubiak landatu ondoren substratuz inguratu ditugu. Aurrerantzean, aldiro-aldiro ureztatu beharko ditugu. Ea uzta ona izaten dugun!
Udaberriko goiz eder bat aprobetxatuz, bost urteko ikasleok Zumaiako liburutegian izan gara. Bertan, arduradunak, barne funtzionamenduaren berri eman digu eta ondoren liburuen artean gozatzeko tartetxo bat izan dugu. Goiz interesgarria izan da!!
Aste honetan bisitari bat izan dugu geure artean. Tomas,gure gelakide den Mariaren osaba. Getariarra eta arrantza munduan aditua. Azalpen interesgarria eskaini digu : antxoak eta sardinak noiz eta non arrantzatzen diren, hegaluzeak nolakoak diren eta non arrantzatzen diren, gure hondartzetatik gertu arrantzatzen diren arrain motak...
Arrain desberdinen hezurdurak ere erakutsi dizkigu: ezpata arrainarena, marrazoarena eta baita arrain txiki batena ere. Aupa Tomas! Asko ikasi dugu! Mila esker zure ekarpenengatik!
3 URTEKO GELAKOEK HIRU TXERRIKUMEEN ANTZERKIA IKUSTERA GONBIDATU GINTUZTEN. EGUN BATEAN BI GELA ETA HURRENGOAN BESTE BIAK, HAN JOAN GINEN ESKAILERAK IGO ETA ANDEREĆO BEATRIZEN GELARA. PRIMERAN EGIN ZUTEN, ETA 2 URTEKO HAURRAK ADI-ADI EGON ZIREN OTSOAK PUTZ ETA PUTZ NOLA EGITEN ZUEN BEGIRA. ESKERRAK AZKENEKO ETXEA GOGOR GOGORRA ZEN! BUKATZEKO DENON ARTEAN ABESTU GENUEN TXERRIKUMEEN ABESTIA.
Gure gelako hiru gurasoei esker hizkuntza hauekin harremanetan jartzeko aukera izan dugu, gure artera inguratu baitira. Hasteko "Hiru txerrikumeak" ipuina, bakoitzak bere hizkuntza erabiliz, antzeztu digute. Jarraian, guraso bakoitzak bere herrialdea mapan kokatu ondoren, alfabeto desberdinak aurkeztu dizkigute eta baita hainbat pasadizo kontatu ere. Naiz eta atzerritarrak izan, azalpen guztia euskaraz burutu dute, gure hizkuntza oso ondo menperatzen baitute. Zorionak Hamida, Sebastian eta Irina. Mila esker zuen ekarpenengatik!
HH5 , LH1 eta LH2ko ikasleak “PROP ETA BERTA” filmea ikusten izan gara Aita Mari zinean. Irudi animatuen bitartez Sorgin baten gaiztokeriak agertzen dira filma honetan. Pelikula dibertigarria da eta balore asko lantzen ditu gainera: laguntasuna, maitasuna, elkarlana e.a. Asko gustatu zaigu eta oso ondo pasa dugu!
Azaroaren azken egunean bisitari bat izan genuen gelan, Aitzpea, Iraitzen ama.
Hortzak ondo garbitzen erakusteko asmoz etorri zen gure artera.
Horretarako lehendabizi Kirby txinpanzearen bideoa ikusi genuen. Ondoren bakoitzari hortz eskuila eta xaboi bana eman zizkigun eta hor hasi zen azalpenaren alde praktikoa. Denok hortzak garbitu genituen.
Eta azkenik more koloreko pilula magiko bana eman zigun. Hori txupatu ondoren gure ahoa kolore desberdinez margotuta geratu zen.
Zenbat eta hobeto garbitu hortzak orduan eta kolore argiagoak!
Zenbat eta okerrago garbitu hortzak orduan eta kolore ilunagoak!
Aitzpeak banaka-banaka begiratu zituen gure ahoak aholku interesgarriak emanaz.
Saio interesgarria izan zen benetan.
Eskerrik asko , Aitzpea, zure ekarpenegatik .
Mila- mila musu Iraitz eta bere gelakide guztien partetik!
HH4 urteko haurrak, gure herria ezagutzeko asmoz, egun osoko irteera egin genuen. Zumaiako hainbat txoko bisitatu genituen. Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, oso ondo pasa genuen.