2021/05/19

HH5 YOGURRAK 2021-05-14

 Kaixo lagunak,


    Errezeta berri bat ikasi dugu oraingoan, errez-erreza eta goxoa: yogurra nola egin etxean. Osagaiak erosi, sukaldean prestatu eta hurrengo egunean dastatu ditugu yogur goxoak: UMMMM primerakoak atera dira! Animatu eta saiatu etxean egiten, hemen duzue eman ditugun pausuen bideotxo bat. 

Agur BENUR eta jan… YOGUUURRR!!!





ESPERIENTZIAK PILATZEN. HH2

    Hainbat adituri entzun izan diogu haurrek esperientzia,bizipen... anitzak beharrezkoak dituela bere garapenean aurrera egiteko.Hortan gabiltza gure txikiekin, horra hor bideoa erakusgarri.




2021/03/29

2021-03-23 eta 24 ASKIZURA IRTEERA HH5

 Kaixo lagunak,


Udaberria etorri dela ospatzeko zer hobea Askizura joatea baino!! Eguraldi ederrarekin abiatu ginen eta bidean gozatu genuen paisaiarekin, animaliekin eta zuhaitzekin. Askizun bertan ere jolasean primeran ibili gara, esku pilotan, soka saltoan, xomorroak aurkitzen, loreak biltzen... Hementxe dituzue argazki batzuk, denen gozamenerako. Hurrengoan gehiago, aguuurrr!!!



C:\Users\ir012921bz\Downloads\Photo from Izaro Arrona.jpg

2021-03-12 ARGIAREKIN JOLASEAN HH5

 Kaixo lagunak!

Oraingoan argiarekin jolasean aritu gara, gela ilunpean jarri eta linternak piztuta diskoteka bat zirudien harek!! Itzalekin jolasean aritzea ere asko gustatu zaigu.

Gainera hitz berri eta zail batzuk ere ikasi ditugu: ERREFRAKZIOA eta ISLADAPENA, besteak beste.

Baina onena primeran pasatu dugula!  Hementxe dituzue argazki batzuk, gozatu eta ikasi zuek ere! Hurrengora arte!



N:\HH BERRIA\4. MAILA\HH5\argia\IMG_20210312_105211.jpg

2021/03/25

Mamia HH4 2021/03/24

 Sasoian sasoiko ardi esnea dugula esku artean, begira zein esneki goxoa prestatu dugun!!!


N:\HH\HH4\BLOGA MAMIA\IMG_20210317_094950.jpg

ZUMAIA EZAGUTZEN HH4 2021/03/

    Udaberriko eguraldi zoragarriarekin Zumaiako txoko politak ezagutzera abiatu gara: Foronda, Musika eskola, Udaletxea , Zumaiako iturri zaharrena eta S. Juan iturria, Parrokia…

Asko ikasi dugu eta primeran pasa dugu.