2018/06/07

2018-05-29 MUSIKARIAK -HH5



Orain dela egun batzuk gure artean izan ditugu 3 musikari. Musika tresna desberdinak ezagutu eta musikaz gozatzeko aukera izan dugu .

Mila esker!

2018/06/06

2018-05-24 LARRAUL -HH5





Eguraldia aprobetxatuz azken irteera autobusez Larraulera egin dugu, bertan ibilalditxo bat  egin ondoren Asteasura oinez jeitsi eta han elkarrekin jolastu dugu.

2018-05-18 LURRAREN SORRERA -HH5





Eguzki sistema lantzen ari garen honetan, planetak, sateliteak, izarrak, konstelazioak…Esti, Aimarren ama, bisitan izan dugu eta berak lurraren sorrerari buruzko gauza asko-asko argitu digu.
Zein irudi ederrak ikusi ditugun!
   Eskerrik asko Esti!

2018/05/30

2018-05-25 BI ARTISTA GUREKIN -HH4




Oraingo honetan bi artistekin jardun dugu eta benetan gozamena izan da.  Xubannen aitta, Koldo Landaluzerekin eta Txiki Keixeta artistarekin. Txiki buztiñarekin hasi zen eta gela bakoitzarentzat itxolapiko  bana egin zigun, ondoren denak eduki zuten aukera  buztinarekin modelatzeko tornuan katiluak sortuz. Koldorekin estanpazioa eskuekin eta tenperakin bi ormairudi burutu genituen.
Ederra arratsaldea benetan!!!
Esker mila artistak


2018-05-24 TXITAK JAIO DIRA! -HH4




21 egun zain egon ondoren … a ze sorpresa!
Gure inkubagiluan arraultza batek zulotxoa zuela ikusi genuen. Pausoz pauso jaiotzaren prozesua jarraitu genuen. Arratsaldeko hiruretan jaio zen gure ¨Mirari¨, lehendabiziko txita. Horrela, egunak joan eta egunak etorri, 10 jaio arte.
Oso esperientzi polita eta hunkigarria izan da guztiontzak.
Hona hemen eklosioaren argazki batzuk eta jaiotzaren bideoa.
Espero dugu ikuskizun honekin gozatzea…
Ondo pasa!


2018-05-23 SKATE -HH5D




Aurreko astean Ibaien familiarekin skatearen inguruan zenbait ekintza eta segurtasun neurri konpartitu genituen. Parkean kaskoak, ukondokoak, belaunetakoak eta eskumuturrekoak jantzi eta gozatu ederra hartu genuen.
Plazer bat izan zen.
Mila esker familia !!!!

2018/05/23

2018-05-23 DIRUA ETA AURREZKIAK -HH5B




  Gaur, Malenen ama, Iratxe, etorri zaigu gelara eta bere lanbideari buruz hitz egin digu.
  Hainbat galdera sortu dira. Zer da dirua? Zertarako erabiltzen dugu? Zer egin dezakegu berekin? Eta bankuetxeak, zer dira? Zertarako erabiltzen ditugu? Zer da aurreztea eta zertarako?   Aurreztearen garrantziaz jabetzean ahalegindu gara.
  Galdera hauek guztiak erantzun dizkigu Iratxek.
  Mila esker unetxo hau gurekin konpartitzeagatik.