2018/03/23

2018-03-21 GORA ALA BEHERA?-HH4




Jolas garaian haurrak material ezberdinekin ur putzuetan jolasean ibili dira eta kezka ezberdinak sortu zaizkie.
Hori horrela izanda, denon artean, arazo egoera hori gelan lantzea erabaki dugu eta oso gustura aritu gara sortu diren kezka eta zalantza (gauza batzuek gora nahi dute eta besteek behera…) horiei erantzunak topatzen.
Jarraian argazkietan ikus dezakezue flotazioa  lantzen nola gozatu duten.


2018/03/21

2018-03-19 ZENTZUMENAK-HH5




Oraingo  honetan zentzumenak landu ditugu, zentzumen desberdinen funtzioa aztertu dugu eta funtzio horrek bere lana egiten ez duenean  gertatzen denaz hausnartu dugu eta egoera horretan besteen laguntza zein garrantzitsua den ere bizi izan dugu.

2018/03/19

2018-03-16 CANICROSS- HH4



OSTIRALEAN, IZARREN GURASOAK, XABI ETA NAGORE, ETA TXAKURRAK, DATX ETA KINI, GURE GELARA BISITAN ETORRI ZIREN. TXAKUR-KROSSEAN ARITZEN DIRENEZ EUREN ESPERIENTZIA KONTATU ZIGUTEN.
KIROLAREN ETA TXAKURREN INGURUKO GAUZA ASKO IRAKATSI ZIZKIGUTEN. GAINERA, DATX ETA KINI LAZTANTZEKO ETA HAIEI JATEN EMATEKO AUKERA IZAN GENUEN… EDERRA IZAN ZEN!!!
HORI BAI, GARBI UTZI ZIGUTEN GARRANTZITSUENA ANIMALIEKIKO ERRESPETUA ETA MAITASUNA DELA.
ESKERRIK ASKO FAMILIA ETA SEGI HORRELA!!!
MUAAAK!!!

2018-03-16 ZEINU HIZKUNTZA-HH5D

               


Gaur Arantzazu, Oierren ama, zeinu hizkuntza zer den erakustea etorri zaigu.
Zenbait hitz: egunon, barkatu, eskerrik asko, ez horregatik, laguna, ama, aita, irakasle, ikasle etab… erakutsi dizkigu. Honez gain bakoitzaren izena zeinu hizkuntzan idatzi dugu.
Zenbat ikasi eta ze ondo pasa dugun!!!

Mila esker Arantzazu!!

2018/03/13

2018-03-12 ERIZAINAK GARA!-HH5B




Gaur Izar, Lara, Leire eta Mari Sol gure Uxue, Oihan, Alex eta Mikelen amak etorri zaizkigu gelara.
Beraiek erizainen lanbidea nolakoa den erakutsi digute eta hainbat zalantza argitu.
Pila bat jolastu dugu eta emozioak gainezka izan ditugu. Gauza asko ikusi eta ikasi ditugu baita beldurrak baztertu ere. Ondorengo argazkiak ikustea baino ez duzue.
               MILA MILA ESKER Izar, Lara, Leire eta Mari Sol!!!

2018/03/10

2018-03-08 TRIATLOIA-HH5B




Ostegunean, Denisen amatxo, Esti, etorri zen gure gelara eta berekin hainbat gauza ikasi genituen triatloiari buruz.
Hiru kirol izaten direla, triatloi motak daudela, arauak, jantzia, zenbakia non jarri…eta ahaztu gabe, ura edatearen beharra. 
Ariketa fisikoa eta kirolak duten garrantzia gure osasunean.
Bapatean triatleta bihurtu ginen eta igeriketan, txirrindularitzan eta laisterketan aritu ginen.
Zein ondo pasatu genuen!!!
Eskerrik asko Esti!!!

2018/03/05

2018-02-22 JUDO-HH5

              


   Oraingo honetan judo ikasteko aukera izan  dugu, ikastetxeko irakasle den  Oiana Blancoren eskutik etorri zaigu aukera eta ederki  pasa dugu berak proposatutako jolasekin.