Eguraldi ona aprobetxatuz ederki pasa genuen urarekin jolasean 2 eta 3 urtekoak. UDARA POLITA
PASA!!
Kaixo blog zaleok!
Ikasturte honetako azken bideoarekin gatoz gaurkoan.
9 arrautza jarri genituen inkubadoran eta pazientziaz zain egon ondoren sorpresa izan genuen. Ikusi nahi al duzue zer gertatu zen?
Prozesu osoko argazkiez osatutako bideoa ikustera animatzen zaituztegu.
Primeran pasa udara! Datorren ikasturtean gauza gehiagorekin itzuliko gara!
Agur!
Kaixo blog zaleok!
Hemen gara berriro ere argazki gehiagorekin. Gaurkoan ikasturteko azken irteera ekarriko dugu gogora. Zubietara joan ginen eta bertan bizitakoa laburbildu nahi izan dugu gaur aurkezten dizuegun bideoan.
Zuen gustukoa izatea espero dugu.
Aioo!
Kaixo blog zaleok!
Liburuaren eguna ospatzeko gure geletara etortzeko gonbita luzatu genizuen eta elkarrekin pasatako momentu goxo haien oroigarri dira gaurkoan aurkeztu nahi dizkizuegun hiru bideoak.
Gela bakoitzaren bideo bate gin dugu zuena errazago aurki dezazuen. Dena den, hiru bideoak ikustera animatu nahi zaituztegu.
Ondo izan,
Agur!
Kaixo blog zaleok!
Oraingo honetan gelan izan ditugun bisitak aurkeztu nahi dizkizuegu.
Lehenik eta behin gure familiak etorri zireneko bideo bat prestatu dugu. Gorputzaren gaia lantzen geundela haurdun zegoen ama bat, mediku bat eta erizain bat etorri ziren gurera. Animalien gaiarekin lotuta, berriz, Elur untxia ezagutu genuen. Ikaragarri gustatzen zaigu bisitak jasotzea eta bideoetan ikusiko duzuen moduan primeran pasatzen dugu etortzen direnetan.
Bestalde, Pello Añorga idazle eta ipuin kontalariaren bisita ere izan genuen. Giro goxoa eta magiaz betea sortu zuen eta ederki pasatu genuen.
Prestatu ditugun bi bideoak ikustera animatzen zaiztuztegu.
Laster arte,
Aio!
Kaixo blog zaleok!
Oraingoan aurtengo bigarren irteerako bideoa dakarkizuegu. Gure herrian barrena ibili ginen txoko ezberdinak ezagutzen. Ikusi nahi al duzue laburpentxo bat? Argazki mordoa atera genituen egun zoragarri hura ez ahazteko.
Zuen gustukoa izatea espero dugu.
Laster arte!
Kaixo blog zaleok!
Dagoeneko jakingo duzue baratzean lanean ibiltzen garela. Gure baratza, ordea, txorimalo baten beharrean zegoen eta horixe egin genuen. Gure eskuekin egin dugu. Ezagutu nahi al duzue Maritxu? Animatu ba prozesu osoa erakusten duen bideoa ikustera!
Hurrengo arte,
Agur!
Kaixo blog zaleok!
Aspaldi da gure berri eman ez dizuegula baina hemen gaude berriro. Gaurkoan egin genuen lehenengo irteerako argazkien bideoa aurkeztu nahi dizuegu.
Karakas eta Basakarte baserrietara joan ginen oinez eta hamaiketako eder batekin indarrak berritu ondoren parkean ibili ginen jolasean.
Egun ederra igaro genuen. Gozatu gure argazkiak ikusten!
Laster izango gara bueltan kontutxo gehiagorekin.
Agur!
Oraingo honetan HH2 ko haurrak musika tresna desberdinekin esperimentatu dezaten kanpo espazion instalazioa prestatu dugu.
Etorri da Argitxo, gure iratxo bihurritxoa. Puzzlea osatzeko ekarritako zatiak jarri ditugu eta guk ikasitako dantza eta abestia erakutsi dizkiogu.
Hello! Lehengo astean ederki pasatu genuen Monkey eta Namaren paperean. Txapelak lapurtzen Namari zenbat barre! Blue hat, green hat, pink hat, yellow hat, orange hat… Koloreak ikasi ditugu eta antzerki gehiago egiteko gogoekin geratu gara. Hurrengoan gehiago! Enjoy the video!
1.go Txangoa gure herria pixkat gehiago ezagutzeko egin dugu, gure nexka-mutilak motxila bizkarrean hartuta joan gara tipi-tapa, tipi-tapa txoko desberdinak gozatzen, usaitzen, disfrutatzen; trapu zaharrak bezala bukatu genuen baina poz pozik.
Oraingo honetan zentzumenekin jolasean ibili gara, hau baita norbera ezagutzeko haurrek behar dutena,sentsazio desberdinak bizitzea.
Kaixo blog zaleok!
Urria bukaeran gau beltzerako gure gela apaintzeko kalabazak hustutzen ibili ginen. Lan galanta izan zen hiru kalaba handi haiei kandelak sartzeko moduko zuloa egitea, baina gogotsu aritu ginen eta denon artean lortu genuen. Dotoreak gelditu zitzaizkigun kalabazak!
Eta behin gela girotuta, argiak itzali, kandelak piztu eta ohitura zaharrei jarraituz maindire eta alkondara zaharrak jantzita ospatu genuen gau beltza.
Denok elkarrekin gozatu genuen gelan sortutako giroaz eta abestuz goiz ederra pasatu genuen.
Prestaketa lanak eta egun bera nola joan ziren gogoratzeko bi bideotxo prestatu ditugu oraingoan. Zuen gustukoak izatea espero dugu.
Laster arte!
Kaixo blog zaleok!
Oraingo honetan azaroan Zientziako baratza bertikalean erein genueneko argazki sorta aurkezten dizuegu.
Hazi desberdin mordoa izan genituen esku artean: dilistak, artoa, kalabaza, rabanitoak… Mimo handiz erein eta ureztatu genituen eta egunez egun zaintzen ditugu. Prozesu osoa gertutik bizitzen ari gara oraindik ere eta laster gure fruituak erakusteko moduan izatea espero dugu.
Ordura arte, ondo izan!
Kaixo blog zaleok!
Gaurkoan beste esperimentu batekin gatoz: penduloa.
Bideo labur batean bildu ditugu argazki guztiak, gauza desberdinekin nola esperimentatu genuen ikus dezazuen.
Gauza interesgarri mordoa ikasten ar igara eta gainera ederki pasatu genuen!
Aio!