2022/11/18

HH3- 22-11-04 ZUMAIA EZAGUTZEN IRTEERA

 

KAIXO FAMILIA:

HEMEN GAITUZUE BERRIRO ERE, ORAINGO HONETAN GURE AURTENGO LEHENDABIZIKO EGUN OSOKO IRTEERAREN BERRI EMATEKO. PRIMERAKO EGURALDIA ETA EGUN BIKAINA PASATU GENUEN. ZUMAIAKO LEKUTXO DESBERDINAK BISITATUZ, GURE OTORDUETAN ATSEDENA HARTUZ ETA PARKE DESBERDINETAN JOLASTUZ. EA ZUEK ERE ARGAZKITXOEKIN GOZATZEN DUZUEN!

HURRENGORA ARTE.




HH3. ESPERIMENTATZEN.

KAIXO FAMILIA:

IKASTURTE HONETAN, AURRENEKO ESPERIMENTUAK BURUTZEN HASI GARA: HAZITXOAK LANDATZEN, ARRAUTZEKIN ESPERIMENTATZEN: PILOTA SALTARINAK BIHURTUZ ETA BESTEA PUSKATU GABE BOTEILA BATEN SARTUZ. ZUR ETA  LUR GELDITU GARA! BAINA EZ DA MIRARIA, ZIENTZIA DA!  HEMEN DITUZUE IRUDI BATZUK, EA GUSTUKO DITUZUEN!!





M:\22-23 IKASTURTEA HH3\ARGAZKIAK 22-23\ZJARDUERAK\ARRAUTZA-OZPINA-boteila-sua-aguakate\IMG_20221109_101513.jpg

HH3. GAU BELTZA

Kaixo lagunok: 

Ez beldurtu gu gara eta aurten ere gau beltza zuekin partekatzeko asmoz. Oso egun ederra izan zen guretzat eta espero dugu zuek ere disfrutatzea bideotxo honekin!


2022/11/03

HH5. GAU BELTZA

 Urriaren 28an “ Gau Beltza” ospatu genuen.

Lehenik kalabazak hustu eta apaindu genituen. Ondoren eskulanak prestatu genituen gela girotzeko; kalabaza maskarak, mamuak eta xagu-xaharrak.

Kalabaza bizkotxo goxo-goxoa prestatu eta jan genuen.

Arratsaldean aurpegiak margotu eta “gau-beltz”eko istorioak, itzal txinoen antzerkia entzun eta ikusi genituen. Dantza eta abestuz jaiari bukaera eman genion.

A zer egun beldurgarri eta ederra pasa genuena!!  








HH2 GAU BELTZA

 Aurten ere, gau beltza iritsi da eta proposamen ezberdinak egin ditugu: kalabazak hustu, kalabaza handia tenperarekin margotu, mamuz mozorrotu… ederki ibili gara!