2022/11/18

HH3- 22-11-04 ZUMAIA EZAGUTZEN IRTEERA

 

KAIXO FAMILIA:

HEMEN GAITUZUE BERRIRO ERE, ORAINGO HONETAN GURE AURTENGO LEHENDABIZIKO EGUN OSOKO IRTEERAREN BERRI EMATEKO. PRIMERAKO EGURALDIA ETA EGUN BIKAINA PASATU GENUEN. ZUMAIAKO LEKUTXO DESBERDINAK BISITATUZ, GURE OTORDUETAN ATSEDENA HARTUZ ETA PARKE DESBERDINETAN JOLASTUZ. EA ZUEK ERE ARGAZKITXOEKIN GOZATZEN DUZUEN!

HURRENGORA ARTE.




HH3. ESPERIMENTATZEN.

KAIXO FAMILIA:

IKASTURTE HONETAN, AURRENEKO ESPERIMENTUAK BURUTZEN HASI GARA: HAZITXOAK LANDATZEN, ARRAUTZEKIN ESPERIMENTATZEN: PILOTA SALTARINAK BIHURTUZ ETA BESTEA PUSKATU GABE BOTEILA BATEN SARTUZ. ZUR ETA  LUR GELDITU GARA! BAINA EZ DA MIRARIA, ZIENTZIA DA!  HEMEN DITUZUE IRUDI BATZUK, EA GUSTUKO DITUZUEN!!





M:\22-23 IKASTURTEA HH3\ARGAZKIAK 22-23\ZJARDUERAK\ARRAUTZA-OZPINA-boteila-sua-aguakate\IMG_20221109_101513.jpg

HH3. GAU BELTZA

Kaixo lagunok: 

Ez beldurtu gu gara eta aurten ere gau beltza zuekin partekatzeko asmoz. Oso egun ederra izan zen guretzat eta espero dugu zuek ere disfrutatzea bideotxo honekin!


2022/11/03

HH5. GAU BELTZA

 Urriaren 28an “ Gau Beltza” ospatu genuen.

Lehenik kalabazak hustu eta apaindu genituen. Ondoren eskulanak prestatu genituen gela girotzeko; kalabaza maskarak, mamuak eta xagu-xaharrak.

Kalabaza bizkotxo goxo-goxoa prestatu eta jan genuen.

Arratsaldean aurpegiak margotu eta “gau-beltz”eko istorioak, itzal txinoen antzerkia entzun eta ikusi genituen. Dantza eta abestuz jaiari bukaera eman genion.

A zer egun beldurgarri eta ederra pasa genuena!!  








HH2 GAU BELTZA

 Aurten ere, gau beltza iritsi da eta proposamen ezberdinak egin ditugu: kalabazak hustu, kalabaza handia tenperarekin margotu, mamuz mozorrotu… ederki ibili gara!




2022/10/28

HH2 EGOKITZAPENA


                Eskolako espazio desberdinetan lasaitzen ari gara eta gero eta gehiago gozatzen dugu jolasetan











2022/10/05

OLAGARRO EGUNA

 

            HH5 URTEKOEK OLAGARRO EGUNA OSAPATU GENUEN.

        Zumaiako olarro eguna dela eta, HH5 urtekoek olarroak margotu, eskulanetan egin,

    nolakoa den,  nola harrapatzen den informatu ginen eta ondoren galiziar  erara prestatu eta

     jan genuen. Oso esperientzia polita izan zen.



2022/07/14

UR FESTA HH

Ikasturte bukaerako azken egun beroetan ur jolasak egiteko aukera izan genuen. Haur Hezkuntzako bi urtekoetatik hasi eta bost urtekoetaraino izugarri gozatu zuten denak parte hartuz.


Ikasturtea bukatzeko eta egun horietan egin zuen beroa baretzeko ekintza aproposa izan zen. Hona hemen egun horretako argazkiekin osatu dugun bideoa.

Ondo izan eta udara aparta pasa!!!


C:\Users\ir012921cb\Desktop\IMG_20220617_104346.jpg

2022/06/07

HH2 ARROA BEHERA IRTEERA 2022-06-03

 Aurreneko autobuseko irteera azkenean izan genuen Arroa Behera. Autobus handia dena guretzat!!! Arroa Behean denetik zegoen: izugarrizko parkea itsasontzi eta guzti, din-danak, txirristak, loretxoak biltzeko aukera…eta hamaiketakoa egin ondoren klarionekin margotzen aritu ginen. Ederra goiz pasa eginda bueltatu ginen autobusez eskolara!


Hemen bideotxoa, ea gustuko duzuen!



2022/06/03

2020-05-30 KAKAOAREKIN ESPERIMENTATZEN HH2


 Kaixo familiak,


Aurreko astean beste jarduera esperimetal batekin bukatu genuen astea. Ederra gozamena izan genuena!!! 

Aurrena manipulatu eta sentitu, ondoren batzuk ausartu ziren dastatzera eta bukaeran sormenari eraginez estanpazioa egin genuen.


Hona hemen argazki batzuk, ea gustuko dituzuen!





2022/05/27

LARRAUL HH5

 Iritsi da autobusez Larraulera joateko eguna.

Elkarrekin ingurunea ezagutuz eta naturaz gozatuz primeran pasa genuen!!!




2022/05/19

HH-2 PAPERAREKIN JOLASEAN 2022-05-19

 Kaixo lagunak, 

Aurreko astean paperarekin esperimentatzen aritu gara, izugarri ondo pasa dugu, paperari tira eta tira eta ez zen bukatzen! Hementxe dituzue argazki batzuk nola aritu garen ikusteko.


C:\Users\ir012921cb\Desktop\IMG20220512101533.jpg

2022/05/13

2022/04/06

TXITOAK

 

ESPERIENTZI BERRI BAT BIZITZEKO AUKERA IZAN DUGU, 21 EGUN PASA ONDOREN  LAGUN BERRIAK DITUGU.

A ZER GOZAMENA!!!




2022/03/23

2022-03-08 - EMAKUMEEN EGUNA HH2

    Emakumeen eguna dela eta, kolore morearekin marrazteaz gain, jarduera esperimental bat egiteko ere aprobetxatu dugu: etxeko plastilina. Izugarri gustura aritu dira!

Osagai guztiak nahastu ondoren lortutako orearekin emakumeen ikurra inguratu dugu berarekin.

Gora emakumeak!!




C:\Users\ir012921cb\Pictures\portadarako.jpg





2022/03/11

HH 5 Fosilak 2022-03-04

 ORAINGO HONETAN HONDARRA, HIRINA, KAFEA ETA URAREKIN SALTSEATZEN, ESPERIMENTATZEN,IBILI GARA, DINOSAURIIO, HOSTO, LANDARE AZTARNAK…FOSILAK BIHURTUAZ!!

A ZE ESPLORATZAILE GAREN!!!







2022/03/08

2022/02/25 HH2 IÑAUTERIAK


 


    Gure txikitxoek ere gozatu dute inauterietan. Mozorroen kutxa astindu dute, aurpegiak margotzera ere animatu dira eta sormenari lekua utziz, dantza eta brinko ibili dira aste osoan zehar. 

Hemen uzten dizkizuegu ikusgai argazki batzuk. Gora inauteriak!



2022/03/04

2022/03/01

HH3 INGURUA DESKUBRITZEN

 Inguruak eskaintzen dizkigun aukera pareagabeak probeztea da gure egunerokoaren oinarrietako bat.Horretarako inteera desberdinak egin ditugu Zumaiako leku desberdinetara. Bideoan antzematen da primeran pasa dugula eta benetako ikertzaile sena dugula.



2022/02/08

ESNEGAIAREKIN ESPERIMENTATZEN 2022/01/27 HH2

 Ikasturte honetako lehendabiziko jarduera esperimentala egin dugu. Gehienak ausartu ziren eta besteak begiratuz ere gozatu zuten. Ukimena eta dastamenarekin jardun ziren gusto askoz.

Eskura dituzue bertan ateratako argazki batzuk. Disfrutatu!



2022/01/28

HH5 2022-01-25 SANTIAGOKO HONDARTZA

 

Zumaian dugun aukera zoragarri hau aprobetxatuz, naturak eskaintzen dizkigun elementuekin gozatu dugu.

Beheko estekan ikusi dezakezue bideo.


SANTIYO