Ostegunean,
Alexen amatxo Lara eta Anneren amatxo Leire, erizainak, gogoz etorri
zitzaizkigun. Aholkuekin, galdera zirikatzaileekin eta azalpenak emanaz hasi
zuten saioa. Beraien gailu eta materialekin jardunaz jarraitu zuten. Eta…
bukaeran ederrena: antzezpentxoak eginaz nahi zuenarentzat igeltsua jartzeari
ekin zioten. Izugarri ondo pasa genuen!! Nahiz eta haurren familiakoren batzuk
irteeran sustoren bat hartu!! Eskerrik asko bikote! Muak!
2020/02/28
2020/02/26
2020-02-21 HH3ko INAUTERIAK
Poz pozik gabiltza inauteri
giroan, mozorrotu eta aurpegiak margotu
ondoren denok dantzara !!!
Hasi da festa!!!
2020/02/20
Albistegi tailerra
Denon artean ekosisten hezitzailea aberasten jarraitzen dugu. Oraingo honetan kazetarien bisita izan dugu, Mila esker Lara eta Aitor.
2020/02/19
2020-02-12 HH3ko ESPERIMENTUAK
Aste honetan bi esperimentu
egin ditugu Mate-Zientzi tallerrean.
Zuen haurrei galdetu nola egin
ditugun eta ea ausartzen zareten etxean egiten.
2020/02/10
HH4D Peruren amaren bixita
Oraingoan Peruren ama, Esti, gure gelara ipuina
kontatzera etorri zen. Oso gustura egon ginen ipuina entzuten, lasai lasai,
goxo goxo! Mila esker Esti eta nahi duzunera arte!
2020KO INAUTERIAK HHn: ARGITXO
ARGITXO iratxo bat da, MARI
sorginarekin Izarraizpeko “Mari Sorgin” kobazuloan bizi dena. Urtero-urtero
menditik kalera jaisten da eta ume artean egotea gustatzen zaio eta, jakina,
Zumaiara ailegatu eta non hobeto gure eskolan baino. Ezkutuan ibiltzen da,
inork ez du ikusten baina sumatu bai, sumatzen dugu.
JANTZIA:
·
Abarkak eta galtzerdi zuriak
·
Leotardo edo galtza zuriak
·
Jertse, polo, alkandora, txamarra... berdea
·
Txanoa (eskolan emango zaie)
·
Kriseilua ( eskolan egingo dute)
Dantzatuko ditugunen doinuak:
- Txulalai
2020/02/07
20-01-31 MAMIA PRESTATZEN ETA DASTATZEN -ZIENTZIA HH 4-5
AZKENEAN GOGORTU DA!!!!! HOIEK ZIREN BERAIEN
HITZAK, ONTZI BAKOITZEAN LAU TANTA GATZAGI ETA….. MAMI GOXUA!!! DENENTZAT GOXUA
EZ IZAN ARREN, PRIMERAN PASATU DUGU PRESTATZEN. HONA HEMEN DITUGUN
ARGAZKIAK.
2020/02/05
Txokolatearekin gozatuz HH 2
Gorputzarekin lotuz zentzumenak landu ditugu. Horretarako txokolate hautsa erabili dugu.A ze gozatua eta goxatua hartu dugun, ukituz, usainduz, behatuz eta dastatuz.
2020-01-22 PELLO AÑORGA HH4
Joan den hilean
Pello Añorga ipuin kontalari
eta idazlea etorri zen gurera. Izugarri ondo pasa genuen
berarekin! Saioan zehar
barre algararik eta harridurarik ez zen falta izan. Hurrengora arte
Pello eta jarraitu horrela!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)