2019/10/31

2019-10-30 HH2KOAK UDAZKENEAN



Haizearen indarrez firin-faran hostoak dantzan hasi dira eta HH2koak parkera irten gara hostoak jasotzera. Goiz ezberdin bezain polita pasa dugu gure aurtengo lehen irteeran. Aurrerago kontatuko dizuegu zer egiten dugun jasotako hostoekin.

2019-10-28 UDAZKENEAN HAIZEAK FIU HH3

 

Udazkenean haizeak fiu!! fiu!! eta umeak poz – pozik hostoak biltzen.
Saskiak bete ondoren parkean gustura ibili ginen.

Michigandik Zumaiara



    Maialen eta Emyren gurasoak Michigango beraien kontutxoak kontatzera etorri zaizkigu. Ze gustura egon garen beraien ohiturak nolakoak ziren entzuten!! 
Beraiek egindako opilak janez amaitu dugu ongi etorria.
Mila esker familia!!



2019/10/30

2019-10-25 EGOKITZAPENAK HH3






Hiru urtekoak taller guztiak deskubritu ondoren, bertako materialak manipulatuz eta gozatuz gustura gabiltza.
Irrikitan zaudete ezagutzeko??
ZATOZTE!!!!  Ongi etorriak izango zarete


11-X-31 ANIMEN GAUA, GAU BELTZA HH 3,4 eta 5



     Lehengo ohituretara bueltatuz, oraingo honetan zientzialariak kalabaza hustutzen jardun dugu.
Ze gustura pasatu dugun mamia eta haziak ateratzen!!

Dibertigarriena bukaeran gelditu zaizkigun aurpegiak!!





2019/10/28

2019-10-25 SAN MIGELERA IRTEERA HH4



Azkenean, eguraldi zoragarriarekin gainera, San Migelera joateko eguna iritsi zen. Kantu-kantari abiatu ginen eta ibilbide osoan natura oso presente izan genuen: landareak, zuahaitzak, baratzak, animaliak...Gure udazkeneko erakusketa osatzeko hostoak, fruituak eta  perretxikoak ere batu genituen!!. San Migelen bertan, kanpai hotsak zenbatu eta bestelako hainbat jolas egiteko aukera ere izan genuen. Egun borobila benetan! Ea argazkiak gustukuak dituzuen!.

2019/10/23

19-09-18 BARATZEAN LANDATZEN HH 4-5 ZIENTZIA


   
Aurten ere hasi gara baratzeko lanetan, Mari Karmen eta Bitoriano aiton amonak prestatu dira laguntzeko eta oraingo honetan tipulinak, porruak, azak, lonbardak,...aldatu ditugu. Ilusioz beterik eta fundamendu handiz laguntza honekin askoz ere errezago egingo zaigu guztia aurrera eramatea….Eskerrik asko bikote!!!
 

 

19-09-11 FLOTAZIOA HH 4-5 URTE ZIENTZIA


   Material desberdineak hartuta gure zientifiko txikiak beraien hipotesiak esaten hasi ziren eta ederrena ondoren ekinez konprobatu zituzten. Ezustekoak izan genituen eta baita harridura aurpegiak….baina halaxe da zientzia…..jakiteko pentsatu eta gehien gustatzen zaiena ekin egin behar. Bikain pasatu dugu!!!
   
  

2019/10/10

OLARRU EGUNA



Gure herriko ohitura eta kultura indartzea da gure eskolako  helburuetako bat eta horretarako Olarruaren munduan murgiduak egon gara tailer desberdinetan ekintza desberdinak eginez.
.








19-09-04 HAZIAK EREITEN HH 4-5 URTE ZIENTZIA



 Gelako baratza bertikalak martxan jarri ditugu aurten ere. Gauza asko ikasi ditugu hazien inguruan: nondik ateratzen diren, nolakoak diren, ze usain duten, ze zapore duten, ereiteko prozesua nola den, etab.





 Espero degu laster batean erneko direla, joango gara kontatzen!