Oraingo honetan zientzia tailerrean sorkuntzari bidea eman
diogu: Batetik, zazpi egunetan estalatitak sortu ditugu eta koloreak buruz
behera jarriz atzekoz aurrera ikusi ditugu. Eta bestetik, puxikekin suziriak
egin ditugu. Benetan jarduera
interesgarriak!!!
2019/03/25
2019/03/15
HH3KOAK PARKEAZ GOZATZEN
Otsaileko eguraldi ederrari esker, ostiral arratsaldeetan,
Sagarbideko parke berrituaz eta EndaƱetako parkeaz gozatzera atera gara.
Naturarekin kontaktuan ederki pasa dugu, nahiz eta erabat zikindu garen. Jolasetan gure gorputzak ematen dizkigun aukerak eta trebeziak probatzen aritu gara, emozioz beterik.
2019/03/12
HH4. GURASO BISITAK
Otsailean bisita ugari izan ditugu.Oso gurtura ibili gera eta hemen sortu dugun bideotxoa.
2019/03/07
Erizaina gure gelan
Oraingoan HH5D gelako Anneren ama etorri zaigu bisitan.
Bera erizaina da eta bere lanbidearen berri eman digu. Fonendoskipioarekin
bihotz taupadak entzun ditugu, haurrak erditzea nola izaten den ikasi dugu
(epidural eta guzti), tripako mina eta
belarriko mina nola sendatzen diren ikusi dugu, eskaiola jartzen ikasi
eta bizi izan dugu… Eskerrik asko Leire!
2019/03/06
ESPERIMENTATZEN HH5 URTE
Benetan harrigarriak otsailean egin ditugun esperimenduak: kandelarekin, koloranteak erabiliz….botilan puxika puztuz…..zuloa eginez ura ez dela erortzen…….gezurra dirudi baina hala da gure ZIENTZIA!!!
GURASOEN BISITA
Gurasoen bisita berri bat izan dugu. HH5C gelako Aratzen ama etorri zaigu hizkuntza tailerrera ipuin bat kontatu eta hainbat ekintza egitera. Ekintza hauek amaituta zientzia tailerrean jarraitzeko aukera izan dugu. Oso gustura egon gara! Mila esker Silvia
Guraso bisitak
Azken egunotan arte tailerrean izan ditugun gurasoen bisiten berri emateko idazten dizuegu
oraingoan.Mila esker!!!
2019/03/05
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)