2019/02/28

Zumaiako joaldunen bisita

Haur hezkuntzara Zumaiako joaldun taldearen bisita izan dugu.Asko ikasi  eta gozatu dugu. Ostiralean gure txanda izango da.Mila esker taldeari.

2019/02/27

Igor Galarraga


Z.I.G gelako Igor Galarraga  etorri zaigu bisitan.Bere gelan egiten diztuzten lanak erakutsi dizkigu eta saioari abestuz eman diogu bukera.


2019/02/25


2019KO INAUTERIAK HH: TTUNTTURROAK EDO JOALDUNAK

TTUNTTURROAK EDO JOALDUNAK

Ituren eta Zubietako inauterietan agertzen dira.
Joaldunak bi herri hauetako bizilagun taldeak dira; beraien ezaugarri nagusia gerrian zintzarri handi parea lotuta eramatea da.
Zintzarria da Inauteri hauetako elementu nagusia.
Gerria astinduz, izugarrizko hotsa ateratzen diete zintzarrioi.
Binaka joaten dira ilaretan Joaldunak.
Ituren eta Zubietako joaldunen janzkera desberdina da. Iturengoek ardi larru doblea eta painelu gorriak daramatzate soinean;
Zubietakoek, ordea, ardi larru bakarra eta painelu urdina. Badago beste era bat ere talde hauek izendatzeko: Zanpantzarrak.


JANTZIA
  • Azpiko gona txuria.
  • Galtza urdinak (mahoizkoak, bakeroak, txandala....)
  • Abarkak eta galtzerdi txuriak
  • Zapi handi koloretsua
  • Eskolan prestatutako oihala (eguna baino lehen etxera eramango dute)
  • Txanoa (eskolan daukate)

2019/02/14

2019/02/11

2019/02/07 Aitona Goioren emanaldia





HH3 urteko lagunek aitona Goioren bisita alaia izan genuen.
Errepertorio egoki eta eguneratua du aitonak eta kitarraren laguntzaz abesti eta dantza saioa izan genuen; Xalala-rikiri, maite zaitut, korro txirinbolo, zumaiako trena, ranroberra…
Horrez gain, Kitarra instrumentuaren azalpenak eman zizkigun eta bukatzeko ipuin polit bat entzun genuen eta ipuinaren kanta erakutsi zigun.
Eskerrik asko, Goio tarte goxo hori eskaintzeagatik.





2019/02/05

2019KO URTARRILAK 4 – SAN BLAS OPILAK -HH5




      GARAIAN GARAIKO KONTU, KANTU ETA JANARIEKIN GATOZ ORAINGOAN,  ANDONI SUKALDARIA, EKAINEN AITTA, ETORRI DA  ETA SAN BLASAK NOLA EGITEN DIREN PAUSOZ,PAUSO  ERAKUTSI DIGU, BAITA BESTE HAINBAT GAUZA BITXI  ERE. PROFESIONAL BATEN ESKUARTZEA  ANTZEMAN DA, OPILTXOAK IZUGARRIAK ATERA DIRA ETA!!!! ESKERRIK ASKO ANDONI ETA NAHI DUZUN ARTE!!!