Izarren ama, Oihane,
aspalditik duen afizioa gurekin partekatzera etorri zen, apaingarriak sortzera
alegia. Kasu honetan erretxinezko koilareak nola egiten dituen pazientzia eta
sormen handiarekin erakutsi zigun. Haur guztiak, beraien txanda noiz iritsiko
irrikitan zeuden. Oso koilare politak eta bitxiak atera ziren. Bukaeran, denak
zintzilkairua jarri ostean, poz-pozik eta dotore-dotore joan ziren!
Eskerrik asko Oihane,
aukera hau emateagatik! Eta nahi duzun arte.