2018/05/30

2018-05-25 BI ARTISTA GUREKIN -HH4




Oraingo honetan bi artistekin jardun dugu eta benetan gozamena izan da.  Xubannen aitta, Koldo Landaluzerekin eta Txiki Keixeta artistarekin. Txiki buztiñarekin hasi zen eta gela bakoitzarentzat itxolapiko  bana egin zigun, ondoren denak eduki zuten aukera  buztinarekin modelatzeko tornuan katiluak sortuz. Koldorekin estanpazioa eskuekin eta tenperakin bi ormairudi burutu genituen.
Ederra arratsaldea benetan!!!
Esker mila artistak


2018-05-24 TXITAK JAIO DIRA! -HH4




21 egun zain egon ondoren … a ze sorpresa!
Gure inkubagiluan arraultza batek zulotxoa zuela ikusi genuen. Pausoz pauso jaiotzaren prozesua jarraitu genuen. Arratsaldeko hiruretan jaio zen gure ¨Mirari¨, lehendabiziko txita. Horrela, egunak joan eta egunak etorri, 10 jaio arte.
Oso esperientzi polita eta hunkigarria izan da guztiontzak.
Hona hemen eklosioaren argazki batzuk eta jaiotzaren bideoa.
Espero dugu ikuskizun honekin gozatzea…
Ondo pasa!


2018-05-23 SKATE -HH5D




Aurreko astean Ibaien familiarekin skatearen inguruan zenbait ekintza eta segurtasun neurri konpartitu genituen. Parkean kaskoak, ukondokoak, belaunetakoak eta eskumuturrekoak jantzi eta gozatu ederra hartu genuen.
Plazer bat izan zen.
Mila esker familia !!!!

2018/05/23

2018-05-23 DIRUA ETA AURREZKIAK -HH5B




  Gaur, Malenen ama, Iratxe, etorri zaigu gelara eta bere lanbideari buruz hitz egin digu.
  Hainbat galdera sortu dira. Zer da dirua? Zertarako erabiltzen dugu? Zer egin dezakegu berekin? Eta bankuetxeak, zer dira? Zertarako erabiltzen ditugu? Zer da aurreztea eta zertarako?   Aurreztearen garrantziaz jabetzean ahalegindu gara.
  Galdera hauek guztiak erantzun dizkigu Iratxek.
  Mila esker unetxo hau gurekin konpartitzeagatik.

2018-05-21 GELAKIDEEN BARATZA -HH5D


   


Eguraldi ederra aprobetxatuz Talaimendira joan gara gure gelakideen baratzak ikustera, aurten ikasitakua praktikatzera, paraje ederraz gozatzera, marrubi zoragarriak dastatzera etab.
Zein ondo pasa dugun!!!
MILA MILA ESKER guraso, aiton-amona  txirri txarra egunero egiten dituzuen lanak erakusteagatik .  

2018-06-17 ABARKETEN TAILERRA - ZUBIETARA IRTEERA HH4

  


   
Julenen familiak Zestoan alpargaten tailer bat du. Elik, Iñakik eta Pablo aittittak pazientzia handiz eta pausoz pausoz nola egiten dituzten azaldu digute. Pablok  esan digu lehen dena eskuz egiten zutela, baina orain badituztela zenbait makina. Hala ere bukaera oraindik eskuz egiten dute. Munduan zehar makina bat enkargu dituzte, baita Donostin denda ere.
Lanbide polita eta ikusgarria! Gainera alpargata aukera handia dago eta guztiak oso dotoreak!
Eskerrik asko zuen gonbidapenagatik familia!
   Ondoren, eguna borobiltzeko, Zubietara joan ginen, besteak beste bertako elizpe, parke eta frontoian gozatuz. Egun ederra benetan!

2018/05/22

2018-05-18 MAZEDONIA -HH3





KAIXO LAGUNOK!!
MAZEDONIA EGITEA PENTSATU DUGU ETA HORRETARAKO DENDARA JOAN GARA BEHAR DUGUNA EROSTERA: SAGARRAK, UDAREAK, MARRUBIAK, ANANAK,PLATANOAK, KIWIAK, MANDARINAK, LARANJAK… GERO ESKOLAN PRESTATU ETA JAN DUGU.
ZE GOXOA!!!  DENA BUKATU DUGU!!!!!!!!!!

2018/05/18

2018-05-11 ZUMAIAKO BASERRIAK-HH5





Oraingo honetan Zumaia inguruko baserriak ezagutzeko aukera bikaina izan dugu. Gure lagunek abegikortasun guztiz beraien etxeko ateak ireki dizkigute eta ederki gozatu dugu animali, baratza, tresna, ganbara …. Ederki aprobetxatu dugu oraingo aukera ere!!
MILA MILA ESKER!!!

2018/05/08

2018-05-03 AIZARNA -HH3




Ostegunean, Aizarnara euritan abiatu ginen. Hara iritsi eta frontoian
hamaiketakoa egin ondoren paseoan atera eta  animaliak ikusi genituen.
Bazkaldu ostean, parkean primeran pasa genuen! Eguraldia portatu zen!!!!!!!!

2018/05/04

HH3 FORONDA 2018



                                                                HH3 FORONDA

Apirilak 19an eguraldi ederrarekin Foronda gaineko zelaira joan ginen. Hamaiketakoa bertan egin eta ondoren Amaia plazan bazkaldu genuen. Asko asko jolastu eta gero eskolara bueltatu ginen. Oso ondo pasa genuen!!

2018-04-26 SEVILLA-HH4




GAUR, ALAITZEN  AITATXO,  RAUL,  ETORRI  ZAIGU JAIO ZEN HIRIARI BURUZ HITZ EGITERA. SEVILLAKO LEKU ETA OHITURA GARRANTZITSUENAK ERAKUTSI DIZKIGU. BERTAKO ZALETASUNAK ERE ARGI UTZI DIZKIGU ZEINTZUK DIREN…FUTBOLA BATIT BAT. AUPA SEVILLA!
ESKERRIK ASKO RAUL

2018-05-02 MEXIKO -HH4




ORAINGO HONETAN MEXIKORA JOAN GARA. MAITE ETA MARIAREN GURASOEKIN, ARTURO ETA MARIA ISABEL. BETE BETEAN MEXIKON MURGILDU GARA.
LAN IKARAGARRIA EGIN DUTE!!
HANGO OHITURAK, KANTAK, DANTZAK, JOLASAK …… ZENBAT OPARI ! HIRU PIÑATAK PUSKATUZ BUKATU GENUEN SAIOA.  IZUGARRI ONDO PASA GENUEN!!  MILA ESKER FAMILIA!!!

2018-04-13 GURASOAK ESKOLAN -HH4D




Aurrekoan Iñaki, Martinen aita, etorri zen gure gelara ipuin berri bat kontatzera. Suhiltzaileei buruzkoa izan zen. Asko gustatu zitzaigun.
Eskerrik asko, Iñaki.