Iritsi da
udazkena eta zuek ekarritako materialarekin lau zuhaitz desberdin osatu ditugu
eskola apaintzeko: haritza, artea, platanondoa eta gaztainondoa.
Lan handia
egin ondoren emaitza polita gelditu zaigu, ezta???
Jarri dugu martxan baratza, denon laguntzarekin landu
dugu.Lehenengo mailakoek belarrak kentzen lagundu digute, familiak ere etorri dira ereitera eta ladatzera eta txikiei erakutsi
diegu .Orain usta jasotzea ea lortzen dugun..MILA ESKER DANORI.
Asteazkenean hiru urtekoak Zumaia ezagutzera irten ginen.
Haize boladei aurre eginez txoko desberdinak ezagutu genituen: musika eskola,
udaletxea, San Juan iturria…
Beheko plazan denok elkarrekin bazkaldu genuen eta
eskolara bidean parkean jolastu genuen. Nekatuta iritsi ginen eskolara baina
oso egun polita izan zen.
Tipi tapa tipi tapa
eskolatik abiatu gara Askizu aldera.Aldape neketsua izan arren goitik ikusitakoak merezi izan du. Animalia
pila ikusi ditugu, behi, ardi, txitxare, barraskilo, apo, zezen…. eguna
bukatzerako lagun egin ditugu.
Motxila janariz hustuta
baina bizipenez beteta Zumaira itzuli gara.