Joan den ostiralean, Ibon, Lierren aita eta Amaia, Maiderren ama, gure gelara etorri ziren saxofoia, sopranoa eta flauta jotzera.
Partitura eta atrila zer diren erakutsi ziguten eta gainera, jolasean ere ibili ginen: begiak itxiz belarriak adi ipini eta zein tresna jotzen ari ziren asmatuz.
Lasto zati batekin oboearen bokilaren antzeko tresna bat ere egin genuen.
Musika tresnen garbiketaren garrantziaz ere jardun ziren.
ZENBAT IKASI DUGUN!!!
Plazer bat izan da zuekin egotea.
MILA ESKER!!!
2017/05/30
2017/05/28
HH5 LARRAUL (2017-5-19)
Aurten HH 5 urteko haurrekin ikasturte bukaerako irteera Larraulera egin dugu. Eguraldia ez zen izan oso ona, hala ere ondo pasa genuen. Euria hasten zenean eliz ondokoa aterpean gordetzen ginan, atertzen zuenean parkean eta plazan jolasten genuen. Herria oso polita da eta dagoen frontoian ere jolasten ibili ginen. Denok gustura ibili eta gero eskolara itzuli ginen berriro autobusez.
HH 3 URTEKOAK TREN GELTOKIRA /2017-5-25)
Ostegunean, tren geltokira goiz buelta izan genuen.
Izaroren aita, Iñaki, bertako autobus gidaria denez laguntzera etorri zen.
Luxiokin batera tren geltokiko azalpenak eman zizkigun.
Sorpresa izugarria izan genuen, izan ere, trenera eta autobusera sartzeko
aukera izan genuen!!!
Bukaeran, Iñakik
autobusa gidatu zuen guri bozina joz. Ondoren hamaiketakoa egin eta eskolara
itzuli ginen.
Bikaina eta ahaztezina gure bisita!.
Esker mila Iñaki eta
Luxio!
2017/05/22
HH4 UDABERRIA (2017-05-11)
Udaberria dela eta, lore kontuetan aditua den Liberen bisita izan dugu oraingoan. Landare pila ekarri dizkigu eta horrez gain, guk etxetik ekarritako yogur pote batean haziak nola erein erakutsi digu.
A ze gozamena norbere potoa lurrez betetzea!!!
Gero, hatzarekin zulotxoa egin eta bertan haziak sartu ditugu.
Bukaeran ,gure eskuekin egindako paperezko lore sorta bat oparitu diogu Liberi.
Gure potea etxera eraman degu eta han zaindu beharko dugu. Ea zein lore ateratzen zaigun!!!
Izugarri ikasi dugu gaur ere .
Mila esker guztiagatik Libe!!!
Eta nola ez.... zuk gela bakoitzari oparitutako landarea ere oso ondo zainduko dugu!!!
2017/05/19
HH2 TXOKOLATEAREKIN JOLASTEN (2017-05-04)
Gauza polit pila egiten ditugu gure geletan. Oraingoan txokolatea egin dugu. Baina ez gure
etxean egiten den bezala, txokolate hautsa mahaira bota digu andereñoak eta ur
pixka batekin nahastuz, sekulako txokolatea egin dugu!. Hau
gozamena!!!
2017/05/18
HH4C FISIOTERAPEUTAREN BISITA (2017-05-15)
Duela egun gutxi, Idoia, gure gelakide den Haizeren ama izan da gure artean. Bera fisioterapeuta da eta bere lanaren berri eman digu. Interez handiz jarraitu dugu azaldutako guztia. Lantokian erabiltzen dituen jantzi bereziak ere erakutsi dizkigu. Garbi geratu zaigu zein garrantzitsua den ondo eseritzea eta gure gorputza zaintzea. Gainera, geuk ere elkarri masajetxo bat ematen ikasi dugu.
Elkarrekin dantzatuz amaiera eman diogu saioari.
Oso interesgarria izan da.
Mila esker zure ekarpenengatik, Idoia!
Elkarrekin dantzatuz amaiera eman diogu saioari.
Oso interesgarria izan da.
Mila esker zure ekarpenengatik, Idoia!
ARGAZKIAK
2017/05/17
HH4 ZUBIETA (2017-05-12)
Joan den ostiralean , HH4 mailako haur eta irakasleok Zubietara joan ginen autobusez. Eguraldia lagun genuela egun zoragarria igaro genuen. Iritsi orduko , hamaiketakoa egin eta paseotxo bat emanez Zubietako ingurua ezagutu genuen. Ondoren , bazkaldu eta bapo ibili ginen bertako frontoian, parkean eta dindanetan jolasean.
HH3URTE GURE AITONEKIN SOLASEAN (2017-05- 15)
Joan den asteazken eta ostiralean, gure gelako bi ikasleen aitonak
elkarrizketatu genituen, aittitta Juan
Mari eta aitxatxa Jexux, hain
zuzen ere.
Hamaika kontu eder esan zizkiguten, baita gure ikasleek ere, euren
gaztetako bizilekua eta haien bizimodua
egungoarekin alderatuz. Solasaldiarekin amaitzeko, Juan Marirekin kantari aritu
ginen, eta Jexuxekin, ostera, erromeri txikitxo bat egin genuen, berak ahoko
soinua joz eta haurrek jo ta ke dantzatuz.
Eskerrik asko bioi!!!!
2017/05/10
HH 3 urtekoak Aizarnara (2017-5-5
Joan den ostiralean
hiru urtekook, ikasturte bukaerako irteera izan genuen.
2017/05/02
HH4 ARGITXO (2017-04-07)
Oporren aurreko azken egunean Argitxoren festa ospatu genuen. Jolastuz, marraztuz eta berak erakutsitako abestiak kantatuz ederki gozatu genuen .
Berak ekarritako oparia ere izugarri gustatu zitzaigun!!Zu berriz etorri bitartean guk euskaraz hitz egiten jarraituko dugu!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)