Asteazkenean hiru urtekoak Zumaia ezagutzera irten ginen.
Haize boladei aurre eginez txoko desberdinak ezagutu genituen: musika eskola,
udaletxea, San Juan iturria…
Beheko plazan denok elkarrekin bazkaldu genuen eta
eskolara bidean parkean jolastu genuen. Nekatuta iritsi ginen eskolara baina
oso egun polita izan zen.