2016/11/24
2016/11/23
HH3. ETXEA.2016ko Azaroan
HH 3 URTE AZAROAK 15
HIRU TXERRIKUMEAK BERAIEN ETXEA ERAIKI ZUTEN BEZALA, GUK GUREA OSATU DUGU…BAINU GELA, EGONGELA , SUKALDEA, LOGELA…ZE POLITA!!
2016/11/17
HH 5 ASKIZU (2016-10-21)
ASKIZU
Udazkeneko egun ederra izanda gure aurtengo lehenengo txangoa egin dugu, Askizura oinez joan gara motxila bizkarrean jarrita, Bidean paisai zoragarriaz gozatzeko aukera izan degu, itsasoa, herria, mendia eta animaliak. Askizura iritsita behiak eta txahalak ikusteko aukera izan dugu Eki eta Paulen familiako baserrian. Halako ibilbidearen ondoren ongi merezitako hamaiketakoa hartu dugu, jolastu egin dugu, berriro motxila ireki eta elkarrekin bazkaldu. Arratsaldeko partean, bideaz gozatzen eskolara abiatu ginen Izugarri ongi igaro dugu eguna. Horren froga hemen dituzuen argazkiak dira.

2016/11/08
GURE GORPUTZAREN EZAGUTZAN MURGILDUZ Maiderren eskutik HH4D
Maider, gure ikaskide den Haitzen ama, etorri zaigu gelara. Gure gorputza nolakoa den azaldu eta osasuntsu egoteko nola zaindu behar garen jakinarazi digu.
Gure bizkar-hezurraren garrantziaz hitz egin ostean,
masaje bat nola ematen den erakutsi digu. Ondoren, bikoteka jarri gara eta geuk praktikatu dugu.
Azkenik, janarien piramidea azaldu digu.
Garbi geratu zaigu denetik jan eta ur asko edan behar dugula osasuntsu izateko.
Maider, mila esker zure ekarpenengatik!

2016/11/04
HH 5 SAXOFOI KONTZERTUA (2016-10-13)
HH 3 URTE: FORONDA (2016-10-27)
POZ-POZIK MOTXILAK HARTUTA GURE LEHENDABIZIKO EGUN OSOKO IRTEERARA ABIATU GINEN. ALDAPA PIXKAT IZAN ARREN IRITSI GINEN FORONDARA.
ZE GAZTELU POLITA!
HAMAIKETAKOA EGIN OSTEAN BERRIRO BINAKA JARRI ETA ALDAPAN BEHERA PUNTANUETAKO PARKERA. PARKE EDERRA BENETAN!!
JOLASTU, BAZKALDU ETA BUKATZEKO BATZUK NEKA-NEKA EGINDA BAINA GUSTURA BUELTATU GINEN ESKOLARA.
2016/11/02
HH4 UDAZKENEKO ERAKUSKETA
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)