2016/04/25

BARATZA HH4-HH5 (UDABERRIKO LANDAKETA)

Udaberria iritsi zaigu eta  baratzeko lanetan jardun gara.
Atxurra erabiliz lurra harrotu ondoren, belarrak eta sustrai hondakinak erretiratu ditugu .
 Hainbat zizare  azaldu zaizkigu!
Azkenik, letxugak, kalabaza, usaidun hainbat landare eta  marrubiak landatu ondoren substratuz inguratu ditugu.
Aurrerantzean, aldiro-aldiro ureztatu beharko ditugu.
 Ea uzta ona izaten dugun!


l

HH5 LIBURUTEGIAN

       Udaberriko goiz eder bat aprobetxatuz, bost urteko ikasleok Zumaiako liburutegian izan gara.
Bertan, arduradunak, barne funtzionamenduaren berri eman digu eta ondoren  liburuen artean gozatzeko tartetxo bat izan dugu.
Goiz interesgarria izan da!!
2016 Apirilak 25 HH% liburutegian

2016/04/23

"TOMASEN BISITA" HH5D


Aste honetan bisitari bat izan dugu geure artean. Tomas,gure gelakide den Mariaren osaba.
Getariarra eta arrantza munduan aditua.
Azalpen interesgarria eskaini digu :
antxoak eta sardinak noiz eta non arrantzatzen diren,
hegaluzeak nolakoak diren eta non arrantzatzen diren,
gure hondartzetatik  gertu arrantzatzen diren arrain motak...

 Arrain desberdinen hezurdurak ere erakutsi dizkigu:
ezpata arrainarena, marrazoarena eta baita arrain txiki batena ere.
Aupa Tomas!  Asko ikasi dugu!
Mila esker zure ekarpenengatik!


2016/04/20

ANTZERKIA

3 URTEKO GELAKOEK HIRU TXERRIKUMEEN ANTZERKIA IKUSTERA GONBIDATU GINTUZTEN. EGUN BATEAN BI GELA ETA HURRENGOAN BESTE BIAK, HAN JOAN GINEN ESKAILERAK IGO ETA ANDEREÑO BEATRIZEN GELARA. PRIMERAN EGIN ZUTEN, ETA 2 URTEKO HAURRAK ADI-ADI EGON ZIREN OTSOAK PUTZ ETA PUTZ  NOLA EGITEN ZUEN BEGIRA. ESKERRAK AZKENEKO ETXEA GOGOR GOGORRA ZEN!
BUKATZEKO DENON ARTEAN ABESTU GENUEN TXERRIKUMEEN ABESTIA.







2016/04/19

PAPERAREKIN LANEAN

PAPERAREKIN ESPERIMENTATZEN JARDUN DUGU. A ZER GOZAMENA! ONDOREN PAPER HORREKIN ESKU LANAK EGIN DITUGU. GUSTATZEN?