Irailean hasi ginen 2 urtekoak ere Eskolan. Pauso handia izan da guretzat, eta batzuetan etxekoak agurtzea kosta arren, primeran ibiltzen gara gelan, psikomotrizitate gelan, atarian… begiratu!
Urriaren 9an HH5eko ikasleok egun osorako irteera izan genuen. Udazkeneko egun zoragarri bat aprobetxatuz Askizura joan ginen. Naturarekin harreman zuzenean primeran pasa genuen!
Lau eta bost urteko ikasleok, garaiko barazkiak landatuz, Aita Mariko baratza martxan jarri dugu. Oso pozik aritu gara lurra zulatzen, barazkien arteko tarteak neurtzen eta guztia ureztatzen. Lantze onak, uzta onak!