Benetan harrigarriak otsailean egin ditugun esperimenduak: kandelarekin, koloranteak erabiliz….botilan puxika puztuz…..zuloa eginez ura ez dela erortzen…….gezurra dirudi baina hala da gure ZIENTZIA!!!
2019/03/06
GURASOEN BISITA
Gurasoen bisita berri bat izan dugu. HH5C gelako Aratzen ama etorri zaigu hizkuntza tailerrera ipuin bat kontatu eta hainbat ekintza egitera. Ekintza hauek amaituta zientzia tailerrean jarraitzeko aukera izan dugu. Oso gustura egon gara! Mila esker Silvia
Guraso bisitak
Azken egunotan arte tailerrean izan ditugun gurasoen bisiten berri emateko idazten dizuegu
oraingoan.Mila esker!!!
2019/03/05
2019/02/28
Zumaiako joaldunen bisita
Haur hezkuntzara Zumaiako joaldun taldearen bisita izan dugu.Asko ikasi eta gozatu dugu. Ostiralean gure txanda izango da.Mila esker taldeari.
2019/02/27
Igor Galarraga
Z.I.G gelako Igor Galarraga etorri zaigu bisitan.Bere gelan egiten diztuzten lanak erakutsi dizkigu eta saioari abestuz eman diogu bukera.
2019/02/25
2019KO INAUTERIAK HH: TTUNTTURROAK EDO JOALDUNAK
TTUNTTURROAK EDO JOALDUNAK
Ituren eta Zubietako inauterietan agertzen dira.
Joaldunak bi herri hauetako bizilagun taldeak dira; beraien ezaugarri nagusia gerrian zintzarri handi parea lotuta eramatea da.
Zintzarria da Inauteri hauetako elementu nagusia.
Gerria astinduz, izugarrizko hotsa ateratzen diete zintzarrioi.
Binaka joaten dira ilaretan Joaldunak.
Ituren eta Zubietako joaldunen janzkera desberdina da. Iturengoek ardi larru doblea eta painelu gorriak daramatzate soinean;
Zubietakoek, ordea, ardi larru bakarra eta painelu urdina. Badago beste era bat ere talde hauek izendatzeko: Zanpantzarrak.
- Azpiko gona txuria.
- Galtza urdinak (mahoizkoak, bakeroak, txandala....)
- Abarkak eta galtzerdi txuriak
- Zapi handi koloretsua
- Eskolan prestatutako oihala (eguna baino lehen etxera eramango dute)
- Txanoa (eskolan daukate)
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



