2019/05/28

HH3- AIZARNARA AUTOBUSEZ!





   Azkenean iritsi da gure irteerako eguna. Eguraldi onarekin naturaz gozatzeko aukera izan dugu. Animaliak ikusi, txerriak, katuak, oilarrak , oiloak, astoa… Kanpandorrreko kanpaiak nola mugitzen diren eta nolako soinua ateratzen duten. Hango ur ederra, zuhaitzak, baserri etxeak…Bazterrak arakatu, marraskiloekin jolastu… Zein ondo ibili garen!

2019/05/20

PAPIROFLEXIA


Izaroren ama, Arri, etorri zaigu oraingoan bisitan. Papera tolestuz irudi ederrak diseinatzen erakutsi digu. Ederki ibili gara! Eskerrik asko Arri!!!!




2019/05/14

HH 5 -IRINA ETA GATZAREKIN IRUDIAK- 19-05-10



   Ederra festa izan duguna!!! oraingo honetan kairaren amak, sarak, irina, gatza eta urarekin irudiak sortzeko orea nola egiten den erakutsi digu. a ze anabasa eta gozamena orearekin!!. baina kontuz, ez dira jateko apaintzeko baizik!!! oso politak atera zaizkigu eta oraindik politagoak lehortutakoan margotzen ditugunean. eskerrik asko sara aukera hau emateagaitik eta nahi dezun arte!


https://photos.app.goo.gl/uAdPtRhPkSNqq6As7