2021(e)ko ekainakren 11(a), ostirala

BASAKARTE


ZUMAIAKO BASERRIAK EZAGUTUZ TXANGO POLITA EGITERA IRTEN GARA, BERTAN ANIMALI UGARI IKUSTEKO AUKERA IZAN DUGU.


ZENBAT DISFRUTATU DUGUN IBILALDITXO HONETAN!!!


OPORRAK ONDO PASA ETA GOXATU!!!







 MAZEDONIA


FRUTA DESBERDINAK USAINDU, UKITU ETA DASTATZEKO AUKERA IZAN DUGU.

FRUTA MILA KOLORE MILA ZAPORE,  UMMMM!!! ZE GOXOA!!!







 

Kaixo lagunak!

Ikasturtea bukatzeko gure herriko baserri batzuk ezagutzera joan gara: Santa Klara, Andika, San Martin, EndaƱeta, Xarrondo Goikoa, Xarrondo Behekoa eta Iparre baserriak ikusi ditugu gure ibilbidean zehar. Santa Klaran hamaiketakoa egin ondoren bertako animaliak ikusteko aukera izan dugu: ahuntzak, behiak, oiloak.. primeran pasatu dugu animaliak ikusten!

Bazkaltzera EndaƱeta baserrira joan gara eta bertan ere nahiko jolas egin ondoren berriz ere eskolarako bidea hartu dugu, ibilbidea oso atsegina izan da eta poz-pozik bukatu dugu eguna!! Mila esker zuen etxeko ateak irekitzeagatik!!

 Hementxe duzue egunean zehar atera ditugun argazkien bilduma, gozatu!!




2021(e)ko maiatzakren 19(a), asteazkena

HH5 YOGURRAK 2021-05-14

 Kaixo lagunak,


    Errezeta berri bat ikasi dugu oraingoan, errez-erreza eta goxoa: yogurra nola egin etxean. Osagaiak erosi, sukaldean prestatu eta hurrengo egunean dastatu ditugu yogur goxoak: UMMMM primerakoak atera dira! Animatu eta saiatu etxean egiten, hemen duzue eman ditugun pausuen bideotxo bat. 

Agur BENUR eta jan… YOGUUURRR!!!





ESPERIENTZIAK PILATZEN. HH2

    Hainbat adituri entzun izan diogu haurrek esperientzia,bizipen... anitzak beharrezkoak dituela bere garapenean aurrera egiteko.Hortan gabiltza gure txikiekin, horra hor bideoa erakusgarri.




2021(e)ko martxoakren 29(a), astelehena

2021-03-23 eta 24 ASKIZURA IRTEERA HH5

 Kaixo lagunak,


Udaberria etorri dela ospatzeko zer hobea Askizura joatea baino!! Eguraldi ederrarekin abiatu ginen eta bidean gozatu genuen paisaiarekin, animaliekin eta zuhaitzekin. Askizun bertan ere jolasean primeran ibili gara, esku pilotan, soka saltoan, xomorroak aurkitzen, loreak biltzen... Hementxe dituzue argazki batzuk, denen gozamenerako. Hurrengoan gehiago, aguuurrr!!!



C:\Users\ir012921bz\Downloads\Photo from Izaro Arrona.jpg